Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Harro gaude Lezo euskaldun izango dela aldarrikatzeaz"

Euskal Herrian Euskarazen Harrotze Astearekin bat egin dute Lezoko hainbat eragilek. Gogoetarako oharra zabaldu dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/04/25

Lezoko hainbat eragile eta taldek bat egin dute Euskal Herrian Euskaraz (EHE) mugimenduak aste honetarako deitu duen Harrotze Astearekin. “Egun hauetan, Lezon zein Euskal Herri osoan, euskaldun izateaz harro gaudela aldarrikatu nahi dugu, baita harrotasun hori ekintzetara eraman ere”. Horren harira, eragile horiek hainbat jarduera antolatu dituzte herrian, gaur bertan (hilak 25, osteguna) eta hilaren 30ean. “Harro gaude euskaldun izateaz. Harro gaude Lezo euskaldun dela aldarrikatzeaz. Lezon ere euskaldun, eta harro!”, adierazi dute eragileek. Hilaren 22tik 28ra planteatu du EHEk Harrotze Astea. Lezon harago joango dira egitarauarekin.

  • Gaurko, Harrotasunaren kalejira-ra deitu dituzte herritarrak. 20:30ean hasiko da, Gurutze Santuaren plazan. Kaleetan euskararen aldarria egin ondoren, mokadutxoa jateko bilduko dira Txerrimuñon 21:15ak inguruan.
  • Bigarren ekitaldia hilaren 30erako prestatu dute. Kultura Aretoan, 19:00etan hasita, Zeresan dokumentala emango dute, eta ondoren, Lezoko gazteak eta euskara solasaldiari eutsiko diote Jaime Altuna gizarte antropologo eta Euskararen funanbulistak tesiaren egileak, eta Aitor Salaberria Piztu Lezoko kideak.

EHEk deitutako euskararen harrotze astearekin bat egiteko, agiria izenpetu eta zabaldu dute Piztu Lezok, Txirbilla aisialdi taldeak, Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak, eta Z! Eraldaketa Kontakizun-ek. Haiek eguneroko barne eta kanpo funtzionamendua euskaraz egiten dutela adierazi dute, eta hori egin dezaten deia luzatu diete herriko gainontzeko talde eta eragileei. “Era berean haurren, gazteen, zein helduen euskara ikasteko esfortzua txalotu nahi dugu, eta Harrotze Astearen barruan ahalegin berezia egin dezaten eskatzen diegu, astebetez euskara hutsean bizitzeko. Ulertzen ez bagaituzte, eta erdaraz egitera behartu, ohar daitezela halako jarrerak oztopo direla Lezoren euskalduntzerako”.

Eragileen hausnarketa konpartitua osorik irakurtzeko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.