Nor izan da Oreretako Sagardo Eguneko zozketaren irabazlea?
Euritsua, baina oparoa. Horrelakoa izan zen larunbateko Oreretako Sagardo Eguna. Edalontzia erosi zutenak zozketa batean parte hartzeko aukera izan zuten.
Oreretako Sagardo Eguna, eguraldiari dagokionez, gora-beheratsu joan zen. Larunbata oparoa izan zen, ordea. Ehunka sagardozale eta festazale bildu zituen berriz ere XXXVI. Sagardo Egunak. Egunean zehar edalontziak (eta horrekin batera ematen zituzten gaiak) erosi zituztenek bazuten pizgarri bat: zozketa. Bada antolatzaileek jakinarazi dute 678 zenbakia duen txartela izan dela zozketa horren irabazle. Beraz, harentzat izango da saria: Donostia sagardotegian bi pertsonarentzako bazkaria.
Antolatzaileek HITZAri esan diotenez, oraindik ez da agertu irabazlea, antolatzaileekin behintzat ez du harremanik egin. Beraz, irabazle den horrek 678 687 125 telefono zenbakira dei dezala (edo Whatsapp mezua bidali), saria nola jaso adosteko.