Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Oarsoaldea Behatokiak eskualdeko azken datu sozioekonomikoak aurkeztu ditu

Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatzen du atal hori, eta Oarsoaldeko lan merkatuaren egungo egoera eta egoera sozioekonomikoa aztertzen ditu.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/04/30

Oarsoaldea Behatokia eskualdeko azken datu sozioekonomikoak biltzen dituen atala da. Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatzen du, eta, besteak beste, Oarsoaldeko lan merkatuaren egungo egoera eta egoera sozioekonomikoa aztertzen ditu. Behatokian lan merkatuari, demografiari, jarduera ekonomikoari, BPGari, BEG eta errentari, ingurumenari eta mugikortasunari buruzko hainbat datu kontsulta daitezke, eskualdeari buruzko “ikuspegi zehatza” azaltzen dutenak.

Langabezia tasari dagokionean, zifrak %6,8an jaitsi dira, azken hamar urteetan 2.245 langabe gutxiago zenbatu baitira Oarsoaldean. Horrez gain, pandemia garaiko langabezia tasa 2024ko martxokoarekin alderatuta, 1,6 puntu jaitsi da eskualdean. Emakumeen langabezia tasa gizonena baino altuagoa dela erakutsi dute zifrek, eta nekazaritza sektorean kontratazio kopurua nabarmen jaitsi dela ikusi da, %73,3ko jaitsiera izan baitute datuek.

Afiliazioen esparruan, afiliatu gehien zerbitzuen eta industriaren sektorean zenbatu dira, %71,4 eta %20,3, hurrenez hurren. Datuen arabera, afiliatu gehienak Lezon (%71,7) eta Oiartzunen (%58,2) bizi dira. Autonomoak, bestalde, enplegatu guztien %19 dira. Errenteria-Oreretan eta Pasaian, aldiz, autonomoen ehunekoa antzekoa dela azaldu dute datuek: %29,8 eta %30,3, hurrenez hurren.

Eskualdeak, gainera, %20,1eko hazkunde-jaitsiera izan zuen azken urtean. Azken datuak 2022koak dira, eta jaiotzen eta heriotzen arteko aldea -377 pertsonakoa izan da. Oarsoaldeko biztanleria atzerritarra, berriz, %11,5ean hazi da.

Establezimenduei erreparatuta, 2008tik 2.043 gune gutxiago zenbatu dira. Datuek beheranzko joera izan badute ere, 36 garapen agentzietatik, Oarsoaldea zortzigarren postuan kokatuta dago establezimendu kopuru handienetik txikienerako eskalan. 2023ko datuen arabera, sektore nagusiak, merkataritza, garraioa, ostalaritza, eraikuntza eta jarduera profesionalekoak dira. Langile kopuruari dagokionez, establezimenduen %72,5ak (3.428 gune) 0 eta 2 langile artean dituzte; eta %14,3 (678 gune) 3 eta 5 langile bitartekoak dira. Hala ere, 2014tik establezimenduetako enpleguen kopurua handituz joan da urtez urte.

Gizarte Segurantzan alta emandako enpresen %81,9a zerbitzuen sektorekoak dira. Familia bereko kide guztien batez besteko errenta pertsonal osoa, aldiz, 42.876 eurokoa da eskualde mailan, 2021eko datuen arabera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.