Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Interrazialidadea eta familia ereduen gainean hausnartzen

Ara! Gorputz kooperatibak familia ereduen gaineko hausnarketa eramango du gaur Gaztañoko auzo lokalera. ‘Familian asko gara’ ipuina aurkeztu eta tailerra egingo dute, familiei zuzenduta.

Ara! Gorputzeko Alazne E. Iparragirre eta Ione F. Zabaleta, ipuina aurkeztu zuteneko irudi batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/03

Ara! Gorputz kooperatibak Familian asko gara ipuina aurkeztuko du Gaztañoko auzo lokalean gaur. Hutsune batetik abiatu zen proiektua, eta ipuina baino askoz ere zabalagoa da atzean dagoen helburua: inguruan diren errealitateei lekua ematea, kulturaren barruan. Hala azaldu du Ara! Gorputz kooperatibako bazkide eta kolaboratzaile Alazne Eizagirre Iparragirrek. Ipuinaren, eta Peru protagonistaren oinarrian, benetako bizi esperientzia dagoela kontatu du: «Ama bakarra naiz eta azal zuria ez duen semea dut. Proiektu hau, familia eredu anitzen errepresentazio beharrari erantzuteko sortu genuen. Haur arrazializatuek kulturaren protagonista izateko duten beharrari ere erantzun nahi izan diogu».

Hamaika modu eta lekutan saiatu da Eizagirre euren familia eta haurraren ezaugarriak dituen haur literatura topatzen. «Biblioteka, liburu denda, jostailu dendetara jo dugu nik eta ingurukoek, eta ez dugu ezertxo ere topatu. Euskal literaturan hainbat erreferenteren hutsunea sumatuta, eta hainbat erantzun txar jaso ondoren, hasi genuen lanketa».

Beste kultura batzuetan ez dela egoera hori ematen azaldu du: «Frantsesez eta ingelesez idatzitako haur literaturan aurrerapen handiak egin dituzte azken urteetan. Gaztelaniaz oso gutxi dago, eta euskaraz are gutxiago».

Duela bi urte hasitako bidearen emaitza da Familian asko gara ipuina, eta horren bueltan egiten ari diren lanketa. Pasa den urrian argitaratu zuten euskarria, eta harrera «oso ona» izaten ari dela dio Izagirrek, hasiera-hasieratik: «Hutsune bat zegoen, eta ohartu gara jendeak eskatzen duela, ipuina erosten ari delako. Tailerrak egiteko unean oso aberasgarria izaten ari da haur eta familiengandik jasotzen ari garen feedback-a». Ipuinaren atzean, askotariko pertsona ugarik osatutako familia.

Gaztañoko saioa
Ara! Gorputz Irungo kooperatibak gaur 17:00etan egingo du saioa Gaztañon. Ordubete iraungo du, eta ipuina aurkeztearekin batera, tailerra egingo dute familiei eta haurrei begira, ipuinean landutako balioak oinarri hartuta: «Guretzako oso garrantzitsua da etorkizuneko bakerako haurrak tolerantzian heztea, eta horretarako, lehentasuna ematen diogu duten errealitatea barneratzeari, ohiko gisa, errespetutik eta enpatiatik». Ideia bat jarri du erdigunean Eizagirrek. «Ez dagoena, ez da existitzen. Hortaz, errealitatea kulturan barneratzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Garrantzitsua da, gainera, barneratze hori modu naturalean egitea, eta ez era panfletarioan».

Beste ideia bati ere erreparatu dio irundarrak. Beste kultura eta pertsonekin harremantzeko «beldurrak» uxatzea ezinbestekotzat jo du: «Garrantzitsua da zaintza ereduak normatik ateratzea, gure bizilagun eta ingurukoekin harremanetan, beste kultura eta jatorrietako pertsonei ateak zabaltzea».

Gaurko saioak ongi pasatzeko aukera jarriko die esku-eskura gerturatzen direnei, baina batez ere, ezinbestekoak diren baloreen gainean hausnartu eta horiek barneratzeko beta emango die, Eizagirrek nabarmendu duenez.

Informazio gehiago izateko, joan Ara! Gorputzen webgunera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.