Hamar ikuskizun eta hiru tailerrez osatutako egitarau dakar Eztena jaialdiaren hamaseigarrenean, ezohikoa oinarri hartuta.
Altza eta Galtzaraborda arteko trenbide saihesbidea egiteko okupatuta egon diren lursailen zati bat erabilgarri izango da hurrengo larunbatetik aurrera. Behin-behineko urbanizazioarekin zabalduko dute.
Eskalerillasetik kaleratu nahi dituzten 12 familien aldeko manifestazioa egingo du bihar Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Gudarien plazatik abiatuko da mobilizazioa.
Errenteriako adinekoen bi erresidentzietako egoera “larria” argitara atera dute langileek eta erabiltzaileen senideek. Zaintza publiko unibertsal duinaren alde lanean ari da hainbat eragilek osatutako sarea.
Atzo abiatu zuten sanjuandarrek aurtengo Gora Herriak jaialdia. Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko sareak ehuntzeko baliatuko dute aurtengoa, egitarau biribil eta osoarekin.
OTXEk hamar urteko ibilbidea bete berri du. 80tik gora txirrindulari ari dira bertan, «mugarik gabe» formatzen edota lehian. Lasterketak ere antolatzen dituzte, txirrindulariei aukerak emateko.
Iratzerri Lezo Ingurumen Elkarteak eta Lezoko Udalak elkarlanean, energia berriztagarrien komunitatea sortzeko baliagarri izango diren jardunaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako.
4 urtetik gorako pasaitar guztiek ahalko dute izena eman. Ikasturte honetan ere "musika hezkuntza inklusiboa, pertsonalizatua eta komunitatean musika sustatzearen aldekoa" eskainiko du eskolak.
Astelehenean Duintasunak egingo duen mobilizazioarekin itxiko dute lehen fasea. Hilabeteko epea emango dute aldundiak adinekoen egoitzetan egoera hobetu dezan.
Ertzaintzari protokoloak berriro begiratzea eskatu diote bi taldeek, plenoan. Altzibarko etxebizitza tasatuak ere hizpide izan dituzte.
Zumardian izango da ekitaldia, 12:30ean, ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeen testuinguruan.
Udalerrian den kultur aniztasuna esploratu eta irudietan jaso nahi dute, eta hori egiteko, argazki lehiaketa antolatu du Proclade Yanapay fundazioak
Omenduak izan nahi dutenek ekainaren 3tik 21era egin beharko dute izen ematea.
Inguruko natura eta kultura ondarearen gaineko informazioa lortzeko aukera izango dute bertara jotzen dutenek. Irailaren 29ra arte eskainiko du arreta bulego horrek.
Meipiko Jaien balantzea egin berri du jai batzordeak. "Arrakastatsuak" izan direla ondorioztatu dute, ekitaldi eta ekintza guztietan parte hartze handia izan baita.
Altzibarreko 12 bizitokien zozketan parte hartzeko, 232 eskaera egin dira, eta 135 onartu. Zerrenda behin behinekoa da, eta alegazioak egiteko aukera egongo da.
Abittu orientazio zerbitzuak herritarrek batera ibilaldiak egiteko hitzordu berria eskainiko du. Ostiraleko hitzorduak mantenduko dira.
Ekainaren 16an, igandea, Bidarraira mugituko dira ikastetxeko ikasle eta gurasoak. Izen ematea datorren astelehenean irekiko da.
Eguerdirako zubia jarrita izatea aurreikusi dute. Egitura bere lekuan kokatuta, hura ongi finkatzeko eta bukatzeko lanak egingo dituzte.
Bekoerrota kiroldegian jokatuko da Jaixki Areto Futbol Taldeak antolatutako futbito txapelketa. Izen emateak Jaizkibel eta Tiñelu tabernetan egin behar dira, ekainaren 10a baino lehen.