Gaur zabaldu dute Listorreta-Barrengoloia informazio bulegoa

Inguruko natura eta kultura ondarearen gaineko informazioa lortzeko aukera izango dute bertara jotzen dutenek. Irailaren 29ra arte eskainiko du arreta bulego horrek.

Aiako Harriko parke naturaleko Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoak ateak ireki ditu gaur. Inguruko natura eta kultura ondarearen gaineko informazioa lortzeko aukera izango dute, beraz, bertaratzen diren txangozaleek: mendi ibilbideak, monumentu megalitikoak, mehatxatutako fauna, Aizpitarteko haitzuloak, Urdaburu gailurra, Añarbeko baso erreserba, Malbazar, Aldura eta Pagosardeko hezeguneak, besteak beste.

Informazio bulegoa ostegunetan 08:30etik 14:00etara eta ostiral, larunbat, igande zein jaiegunetan 08:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era izango da zabalik.

Aisialdirako helmuga garrantzitsua da Listorreta-Barrengoloia Gipuzkoan, naturaz, kulturaz eta aire zabaleko jarduerez gozatzeko interesa dutenentzat erakargarri egiten duten aukera sorta zabal eskainiz. Errenteriako Udalak hainbatz erbitzue skaintzen dizkie bisitariei, hala nola, komunak, mahaiak eta bankuak dituzten eremuak, ur iturriak, haurren jolas gunea, erretegiak dituzten guneak, hondakinak gaika biltzeko instalazioak, autokarabanentzako aparkalekua eta hondakin urak husteko puntuak.

Uda garaian gainera, jarduera eta bisita gidatuak antolatzen dira inguru horretan. Informazio gehiagorako egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.