50 urteko elkarbizitzari, gorazarre

Omenduak izan nahi dutenek ekainaren 3tik 21era egin beharko dute izen ematea.

50 urteko elkarbizitza aurten bete duten edo beteko duten bikoteek aukera dute madalenetako omenaldian parte hartzeko. Horretarako izena eman behar dute ekainaren 3tik 21era arte. Horretarako 943 44 96 11 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora (klik hemen) mezua bidali beharko dute. Horren ondoren, hitzordua ematen dieten egunean, familia liburua eta duela 50 urteko ezkontza eguneko bikotearen argazki bat eraman beharko dituzte udaletxera.

Urtero bezala, uztailaren 22an egingo dute omenaldi ekitaldia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.