Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaJaiak

[Erreportajea] Euskal Herria eta Argentina, bi astez, eskutik helduta

Atzo abiatu zuten sanjuandarrek aurtengo Gora Herriak jaialdia. Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko sareak ehuntzeko baliatuko dute aurtengoa, egitarau biribil eta osoarekin.

Iazko edizioan Pasaia ere harrera herria dela aldarrikatu zuten.
Imanol Saiz
Pasaia
2024/05/31

Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko sare handiak ehuntzen jarraitzen du, horretan ariko dira sanjuandarrak datozen bi asteetan. Atzo abiatu zuten aurtengo Gora Herriak jaialdia. Gogoetarako eta hausnarketarako eguna izan zen atzokoa, eta datozenak ere edukiz beteta datoz, askotariko ekintza eta ekitaldiz jositako egitaraua ondu baitu Bixi-Bixi Kultur Elkarteak. Ekainaren 15ean biribilduko dute aurtengo aldarrikapen jaialdia, Argentinako dantza, doinu, usain eta zaporeekin.

Iazko edizioak Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu zuen, ez zen herrialde protagonistarik izan, mundu osotik etorritakoak omendu eta oroitu zituzten. Migrante izan den jende mordoa bildu zuen jaialdiak, eta horrek gogoetara eraman zituen antolatzaileak. «Migranteak jasotzen dituen harrera herria gara, baina ezin dugu ahaztu guk ere izan genituela harrera herriak, guk ere migratu behar izan genuela, eta jaso genuela ongi etorri hori. Ateak zabaldu zizkiguten. Argentina herrialde horietako bat izan zen», azaldu du Garazi Alegria Bixi-Bixi elkarteko kideak.

Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko «ahizpatasuna» ospatzeko egunak izango direla erantsi du Alegriak, eta benetan egikarituko dela hori datozen hamabost egunetan, argentinar asko bizi baitira lau barrutietan: «Gora Herriak-ek oinarrian badu bi herrialderen arteko ahizpatasun hori lantzea, baina beti bertako komunitatea oinarrian edukitzen saiatu gara. Pasaiak badu aberastasun hori, beste herrialdeetan jaiotako jende pila bat dugu herrian. Konturatu gara argentinar asko ditugula Pasaian bizitzen». Egitaraua prestatzeko argentinar askoren laguntza izan dutela dio, harro eta pozik, «ikaragarria».

Alegriak aitortu du egoera oso konplikatuan dagoela Argentina, horrekin ere kezkati dira Bixi-Bixi-koak, eta hausnarketarako tartea eskaini nahi dute. «Oraintxe bertan Argentinak beste aurpegi hori du, eta aukera ematen du horretaz hitz egiteko, neoliberalismoaren eta eskuineko muturraren gorakadaz, eta munduan gertatzen ari den biraketa horri buruz. Eta nola ez, Maputxeen herriari keinu bat egingo diogu, haien borroka ekarriko dugu gogora».

Iazko jaialdiaren irudi bat.

Egitaraua

  • Ekainak 1 (larunbata):
      • 19:30: Onbuaren itzalean, karidadeko benta ikuskizun artistikoa, Jon Maiak gidatua. Patxi Biskeretek zuzendariaren esanetara ariko dira Joseba Usabiaga eta Sara Cozar aktoreak eta Maddalen Arzalluz eta Andoni Egaña bertsolariak.
  • Ekaina 4 (asteartea):
    • 19:00: Argentina XX. mendean: bidaia malkartsu baten kronika hitzaldia eskainiko dute Damian Pedrosa Hernaniko argentinarrak eta Roberto Mendoza preso eta erbesteratua. Azken honek Argentinatik eskainiko du hitzaldia, zuzenean.
  • Ekainak 6 (osteguna):
    • 19:00: Oroimen etorkizunez beteriko arma hitzaldia eskainiko dute Martin Mozek eta Alberto Barandiaranek.
  • Ekainak 7 (ostirala):
    • 19:00: Dantza ikastaroa (Chaccarera eta bestelakoak).
  • Ekainak 8 (larunbata):
    • 19:30: Kantaldia eta ikuskizuna izango dira Juanba Berasategi aretoan.
  • Ekainak 10 (astelehena):
    • 19:00: Neoliberalismoa Argentina zigortzen titulupean, dokumentala eta mahai ingurua. Mate dastaketa ere izango da solasaldian zehar.
  • Ekainak 13 (osteguna):
    • 19:00: Maputxeen aurkako sarraskiak eta egungo egoera hitzaldia eskainiko du Asel Luzurraga idazleak.
  • Ekainak 15 (larunbata):
    • 11:30: Apar festa Meipin.
    • 13:00: Pasaia Txarangarekin poteoa eta dantza.
    • 14:15: Bazkaria: Parrillada argentinarra.
    • 15:00: Zurru Murru zirku eskola, haur eta gaztetxoentzat.
    • 17:00: Ekitaldi nagusia: bettsolariak payadores-ak, dantza argentinarrak eta bestelakoak.
    • 18:00: Kantaldi-dantzaldia Juan del Monte talde folkloriko argentinarrarekin.
    • 19:00: Elektrotxorongo elektrotxaranga.
    • 21:00: DJa.

Erlazionatutako edukiaEuskal Herria eta Argentinaren arteko sareak ehunduko dituzte aurten
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.