Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2024-05-03)
Munttarpeko emakumeen taldeak eskualdeko derbia jokatuko du Ereintzaren kontra. Areto futboleko bi taldeek gaur dituzte partidak.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/05/munttarpe.png)
Honakoak dira Lezoko kirol talde nagusiek asteburu honetan dituzten partidak.
FUTBOLA
Gipuzkoako Gizonen Gorengo Maila
- Hondarribia-Allerru, bihar (larunbata) 17:00etan Hondarribiko Hondartza zelaian.
Gizonen Lehen Erregionala
- Ostadar-Allerru, bihar (larunbata) 18:40an Lasarte-Oriako Michelin zelaian.
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Ordizia-Allerru, bihar (larunbata) 18:30ean Ordiziako Altamira zelaian.
Kadete mutilak
- Allerru-Danena, bihar (larunbata) 12:30ean Plazetan.
Haur neskak
- Allerru-Hernani, bihar (larunbata) 09:30ean Plazetan.
Haur mutilak
- Allerru (2010ekoak)-Orereta Kafea, bihar (larunbata) 11:00etan Plazetan.
- Landetxa-Allerru (2011koak), bihar (larunbata) 13:00etan Irungo Ugalde Ventas zelaian.
Allerruren talde gehiagok dituzte partidak asteburuan. Hemen klik egin, eta guztien zerrenda ikus daiteke.
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Ereintza-Munttarpe, bihar (larunbata) 16:00etan Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Liga bukatu du Munttarpek.
Emakumeen Gazte Maila
- Atsedena du Munttarpek.
Nesken Kadete Maila
- Atsedena du Munttarpek.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu-Antiguoko, gaur (ostirala) 20:50an Bekoerrota kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Zaldibi-Jaixki, gaur (ostirala) 21:45ean Zaldibiako Resti pilotalekuan.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Azkune-Oiarso Lezoskt, gaur (ostirala) 20:00etan Donostiako San Tomas Lizeoko kantxan.