Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mende pasatxoko obra, Orratx!-ek eguneratua

‘Ubu Errege’ antzezlanaren estreinaldi bikoitza egingo du Orratx! Antzerki Taldeak asteburuan. 1896ko obra bat egokitu dute, horren mezua egun ere baliagarri delakoan.

Orratx!-eko kideak, Gezalan, astelehenean egin zuten entseguan. orratx!
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/05/03

Orratx! Antzerki Taldeak ez du hutsik egiten. Urtero-urtero lan berria egin eta estreinatzen du. Lehen onuradunak beti lezoarrak izaten dira. Aurten ere hala da. Ubu Errege antzezlana Gezala Auditoriumean emango dute Lezoko antzerkizaleek bihar (larunbata) eta etzi, 19:30ean hasita. Sarrerak Lezoko Udalaren Interneteko sarrera salmenta zerbitzuaren bidez eskura daitezke, 8 euroan.

Alfred Jarry dramaturgo frantziarraren Ubu Roi-ren egokitzapena da, ordubete ingurukoa, Orratx!-ekoek ondu dutena. 1896ko abenduaren 10ean estreinatu zuten obra hori Parisko Theatre L’oeuvre antzokian. Arrakastaz. «Iruditu zitzaigun gaur egun gertatzen ari diren gauzekin baduela zerikusia orduko hartan Jarryk egindakoak. Boterea, jendearen gainetik pasatzea boterea eta dirua lortzeko, norberak bere burua salbatzea edozeren gainetik… Gaur egun hori pasatzen ari da. Aspaldikoa da obra, baina egun gertatzen ari diren gauza askorekin harremana du, indarrean dago», zehaztu du Lierni Fresnedo Orratx!-en zuzendariak.

Ubu Errege mugarik gabeko komedia da, erakunde guztien eta erregimen guztien parodia, eta boterearen ur lohitsuetan ugaritzen diren pertsonaien ordezkari leiala da Ubu, «beti aberasteko eta boterean irauteko prest dago, bidean nor zapaltzen duen axola gabe», azaldu dute taldekideek.

Izan ere, Orratx!-ekoak komedian gustura dabiltza. Baina behin antzokitik aterata, zer pentsatua emango duten mezuak izango dituzte burmuinean bueltaka ikusleek. Hori baitute asmo: irribarreen bitartez gizartearen gaineko gogoeta zabaldu, pentsarazi. Fresnedok artearen funtzioetako bat hori dela uste du: dagoena zalantzan jarri, eraldatzeko, entretenimenduaren eta kulturaren bidetik.

Taldekide berriak
Plantilla handitu du Orratx!-ek. Osotara, bihar eta etziko saioetan bederatzi antzerkilarik emango diote forma Ubu Errege-ri. Azken asteetan buru-belarri izan dira antzerkilariak entseguetan; aste honetan, Gezalan aritu dira obrari azken ukituak ematen. Han izan da HITZA haiekin. Honakoak dira: Araitz Larrea, Amaia Herrero, Joseba Salaberria, Edurne Agirrezabala, Edurne Goikoetxea, Nagore Perez, Jurgi Sarasola, Aratz Ziganda eta Bego Azpiazu. Obra osatzeko beste hainbat konplize izan dituzte argiztapenean (Txema Rivera), soinuan (Txema Rivera eta Amaia Legorburu), espazio eszenikoan (Txema Rivera eta Joxan Intziarte), nahiz itzultzaile lanetan (Nagore Perez).

Izan ere, aurreko urteekin alderatuta, gorantz egin du Orratx!-en partaideen kopuruak, aktore gazteekin. Fresnedo: «Zailxeagoa izan da obraren muntaketa hainbeste aktorerekin, denek bere lekua behar dutelako. Baina dena eder joan da. Oso gustura ibili naiz den-dena haiekin batera prestatzen». Taldera iritsi berri diren batzuk eskualdeko beste herri batzuetakoak dira, eta hori, eskualdeko taldeen arteko elkarlanaren ondorioetako bat dela aipatu du zuzendariak.

Gezalako besaulkiak bete egingo dira asteburuko bi emanaldietarako. Lezoarren babesa, beti bezala, hor dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.