Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

"Krisia gurea izango den egiteko beste modu baten ondorioz bukatuko da"

Oiartzun Burujabe prozesua jendaurrean aurkeztu dute gaur. Hainbat arlotako "desoreka onartezinei" herri erantzuna eman nahi diete.

Kontzejupean egin dute Oiartzun Burujabe prozesuaren aurkezpena.
Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2024/05/04

Prozesuaren irudia.

Oiartzun Burujabe prozesuaren berri eman dute gur goizean Kontzejupean. Lehen urratsak egiten ari da, baina prozesuaren nondik-norakoak azaldu dituzten hizlariek adierazi dute ez dela hotz jaio, eginak dituztela beroketa ariketak. “Etorkizun eguzkitsura eramango gaituen herritarren bidai ilusionagarria izango da”, esan dute: “Epe motz, ertain eta luzerako ariketa praktiko bat, gure egunerokoa baikorki aldatuko duena”. Berotze lan hori iaztik dator, Alternatiben Oihartzuna egitasmoko kideek eta Oiartzungo Udalak elkarlanerako bideak zabaldu zituztelako, eta horren emaitza izan delako diagnostiko partekatu bat: “KRISI, hitz larriz idatzirik, iraunkor batean murgildurik aurkitzen gara, bere adiera guztiekin: ingurumenean; bitartekoen desjabetza zibilizatorio eta multisistemikoan; eta herri eta gizartean desoreka onartezinekin”. Hori irauli nahi dute prozesuaren bitartez. Herriari buelta ematearen ideia gaur “primizian” aurkeztu duten logoak edo sor markak bere du, Oiartzun hitzaren r-a hankaz gora duelako. “Krisia gurea izango den egiteko beste modu baten ondorioz bukatuko da.”

Diagnostikoa eginda, badute eraldaketarako gidoia. Prozesua bera da, Oiartzun Burujabe. “Krisiei Oiartzungo herriak, bere txikitasunean, emango dion erantzuna izango da prozesua”, zehaztu dute. Hiru ertzekoa izango da “urteetan galdutako bitartekoak berreskuratzeko” burujabetza ariketa: triangeluaren erpin bakoitzean herritarrak; udala; eta eragile ekonomiko eta sozialak. Horien zeregina izango da, prozesuaren aurkezpenean esan dutenez, benetako tokiko garapen iraunkorrerako bidea egitea, “ama lurrari lapurtzen dioguna itzuliz”, eta “benetako ekonomiari” eustea: “Lanpostu duinak eta bertakoak sortzeko bokazioa duena, aberastasuna eta bizitza erdigunean jarriz, beste herriekin elkarlanean ariko dena”.

Ioana Iñiguezek eta Ibon Mitxelenak gidatu dute aurkezpena.

Oiartzun Burujaberen aurkezpena Done Eztebe plazan zen egitekoa. Baina euriagatik Kontzejupeko babespera eraman dute. Eserleku guztiak bete egin dira, jendeak zutik ere jarraitu behar izan du agerraldia. Prozesuaren berri eman dutenak Ioana Iñiguez eta Ibon Mitxelena izan dira. Azalpenen ondoren otordutxo “burujabea” egin dute. Oiartzungo ereduaren berri eman aurretik, Hernani Burujabeko kideekin solasaldia izan da, hango eredua zertan zen azaldu dute herritarren agerraldia berotzeko.

Bost lan ildo eta Ituna
Esana dago Oiartzun Buruja prozesua ez dela hotzean hasi. Epelean landutako diagnostikoa lantzen izan dira dozenaka herritar aurretik, indarguneak, ahulguneak eta aukerak aztertzeko. Horren arabera, bost lan arlo identifikatu eta egikaritu dituzte, talde bana osatuz arloko: elikadura, energia, zaintza, euskara eta kultura. Etorkizunean arlo gehiago lantzeko atea zabalik dute. Arlo bakoitzeko eragileekin bilera espezifikoak eginak dituzte jada. . Horien lanketa epe motzera, datorren urtera begira, eta hurrengo hamarraldirako ikuspegi zabalarekin egitea aurreikusi dute, betiere aukeratutako lan arlo bakoitzaren premiaren edo egokitasunaren arabera.

Aurrerantzean, arloetako bilera tailerretan jasotako informazioarekin, arlo bakoitzerako ekintza plan bat egitea dute asmo, arlo jakin horietako mahaien osaketa eta planak aurrera eramateko beharrezkoak izango diren bitartekoak landuz eta lortuz.

Lanketa horien guztiek urriaren 19ko data dute jomugan. Izan ere, egun horretan Oiartzun Burujabe prozesuaren Ituna publikoki aurkeztuko dute, eta horri atxikitzeko aukera izango dute hala nahi duten norbanako era eragile den-denek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.