Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzera deitu dute bihar
Elkarretaratzea egingo dute bihar, asteartea, 19:00etan Niessen Kulturgunearen aurrean.
Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzera deitu du Oreretako Asanblada Feministak. Bihar egingo du elkarretaratzea, 19:00etan hasita, Niessen merkatalgunearen sarreran, eta bat egitera deitu dituzte herritar guztiak.
Joan den ostiralean aurkitu zuten emakume baten gorpua Donibane Lohizuneko hotel batean. 33 urte zituen emakumeak. Haren bikotekidea atxilotu dute, 37 urteko gizona. Gertatutako argitzeko ikerketa zabalik dutela jakinarazi du prokuradoreak, eta feminizidioa, aurrez prestatutako hilketa bat izan daitekeelakoan ere azaldu du.
Indarkeria matxistak Euskal Herrian aurten hildako lehen emakumea da. Ezin alde batera utzi, emakume hori bera, joan den hilabetean Ziburuko hotel bateko bosgarren pisutik erorita eraman zutela oso larri ospitalera. Bikotekidea atxilotu bazuten ere, aske utzi zuten orduan, zaintzapean. Aurretik, urtarrilean, Donibane Lohizuneko polizia etxera jo zuen emakumeak buruan zauri bat zuela, Berria egunkariak zabaldu duenez.
Indarkeria matxistak aurten Euskal Herrian hil duen lehen emakumea da.