Lekuona Fabrikako ikasgela, asteburuetan zabalik, ekainaren 30era arte
Hilaren 11tik ekainaren 30era izango da zabalik, larunbatetan eguerditik arratsaldera, eta igandetan goizez.
Lekuona Fabrikaren ikasgela zabalik egongo da asteburuetan hilaren 11tik hasi eta ekainaren 30era arte. Ikasgela gisa soilik erabili ahalko da espazioa, ez da bestelako zerbitzurik emango, eta beraz, bigarren solairua baino ezingo da erabili.
Zerbitzua eskaintzeak Lekuona Fabrikaren ohiko ordutegia zabaltzea suposatuko du. Hala, larunbatetan 13:30etik 20:00ak arte izango da zabalik eta igandetan, berriz, 09::00etatik 14:00etara.