Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
Xabier Agote. Pasaia Itsas Festibaleko zuzendaria

“Pasaiak apustu egin du itsas ondarearen ezagutzan”

Hilaren 9tik 12ra Pasaia Itsas Festibalaren hirugarren ekitaldia ospatuko da, uretako eta lehorreko jarduerekin. Jaialdiaren zuzendariak egitasmoaren muinaren gaineko gogoeta egin du.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2024/05/06

Pasaia Itsas Festibala gainean da. Gogotsu hirugarren ekitaldirako?
Gogotsu gaude, bai. Alde batetik, festibalaren bidez, Euskal Herriak duen itsas istorio handi hori eta bereziki Pasaiak duena ezagutarazten dugu. Eta, bestetik, azken hogeita bost urteetan Pasaiak apustua egin du itsas ondarearen ezagutzaren alorrean, eta egindako lan hori ere ospatuko dugu.

Pasaia ontzigintza tradizionalaren nazioarteko agertoki eta hiriburu bilakatuko da. Zer suposatzen du horrek?
Hori mugarri handi bat da. Kultur ondareaz hitz egiten genuenean, ez zen itsas ondarea sartzen. Albaola ontzigintza tradizionala berreskuratzeko asmoarekin lanean hasi zenean, aurrekaririk ez zegoenez, gizarteak ez zuen oso ondo ulertzen zertan zetzan gure lanak. Dagoeneko mende laurden bat aurrera egin dugunez, gaur egun nabaritzen dugu pertzepzio hori sozialki asko aldatu dela. Administrazioak ere badira urte batzuk ontzat eman duela itsas ondarea, ondare bezala. Gaur egun itsas ondarea ospatu ere egiten da, eta hona etortzen diren eragile eta itsasontziak hainbat lekutatik datoz. Ez dut ahaztu behar, gainera, Txile ohorezko gonbidatu bezala etorri dela aurten. Hilabete bat pasa da gure artean Txiletik etorritako bi ontzigile dauzkagula, aita-semeak, Chiloe irlako txalupa bat eraikitzen ari direnak jendaurrean Albaolan. Txalupa hori festibalean uretaratuko da.

Txile da aurtengo ohorezko gonbidatua. Zergatik hautatu duzue herrialde hori?
Duela zazpi urte Txileko Concepcion Unibertsitatetik gonbidatu ninduten Albaolako eredua han ezagutarazteko. Hitzaldi batzuk eman nituen, eta haiek han zer egiten den erakutsi zidaten. Horren bidez, aukera izan nuen Txileko itsas ondarearen eragile asko ezagutzeko eta harreman bat sortzeko. Oso interesgarria iruditu zitzaidan Chiloe aldean arlo honetan duten proiektua. Han, gobernutik erabaki dute itsas ondareari astindu eder bat ematea. Hori dela eta, oso interesgarria iruditu zitzaigun beraien esperientzia hori hona ekartzea.

Txilen nengoela, gainera, txiletarrek izugarri estimatzen zuten pertsonaia bat zutela kontatu zidaten: Jose Moraleda. Haiek uste zuten nik ezagutuko nuela, haientzako erreferentziazko pertsonaia delako. Moraleda San Pedron jaio zen, eta Txileko Kanal Patagonikoa eta Chiloe irlako kostalde guztia zehaztasunez kartografiatu zituen aurrena izan zen. Sekulako ekarpena egin zion XVIII. mendeko kartografiari. Nik ez nuen bere berri, eta San Pedron ere ez zuen inork ezagutzen, baina Txilen oso ezaguna da.

Oso harrigarria da, baita ere, San Martin izeneko fragata bat zegoela, Pasaian eraiki zena XVIII. mendean, eta Txileko kostan hondoratu zena. Duela urte batzuk, Txileko unibertsitate batek ikerketa arkeologiko sakona egin zuen itsasontzi horren inguruan, eta oso informazio interesgarria eman zuten. Ekarpen handia egin dute, eta ikusi dugu aurrerapen teknologiko asko erakusten dituela itsasontzi pasaitar horrek.

Batelerak ere protagonista izango dira festibalean. Zergatik?
Pasaiaren itsas lana izugarri interesgarria da, eta beste lekuetan ez zeuden dinamika batzuk bereizi izan dira hemen. Hor Bateleren ekarpena goraipatu beharko genuke. Gaur egun, San Juandik San Pedrora joateko ez dugu zubirik, motora hartzen dugu alde batetik bestera pasatzeko. Iraganean, bateletan zeharkatzen zen, eta Pasaiak zuen ezaugarrietako bat zen emakumeek egiten zutela lan hori. Beste leku batzuetan gizonen egitekoa izaten zen Batelerena, baina hemen emakumeek egiten zuten lan hori. Horren arrazoia da gizonak itsasoan zeudela beti. Gizonak ontziratzen zirenean hamar hilabete edo gehiago pasatzen zituzten itsasoan. Hemen gizon gutxi zeuden, eta lan hori emakumeek egiten zuten naturaltasunez. Oso egokia iruditu zaigu Pasaiako Batelerak Elkartearen lana goraipatzea eta omentzea.

Aipatu duzue Pasaia Itsas Festibala jaialdi soil bat baino gehiago dela. Zergatik?
Gure festibalean bi giro daude: itsasokoa eta lehorrekoa. Lehorreko giro hori itsasokoarekin uztartzen da, eta hori ezohikoa da. Horrez gain, ez da erraza horrenbeste itsasontzi erakartzea. Guregana datozenak ilusio handiarekin datoz, beraien itsas kulturaren adierazle bezala, harrotasun handiz erakusteko nolakoa zen beraien itsas iragana. Asko ere Albaolari erantzuteko datoz. Badira urte asko Oarsoaldea Garapen Agentziaren eta Pasaiako Udalaren laguntzarekin Euskal Herria ezagutarazten dugula. Gu kanpora joan izan garenean, aukera izan dugu beste festibalak nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten ikusteko, eta bertako itsas kultur eragileak ezagutzeko. Beti estimatu izan dute gure parte hartzea, eta haiek ere hona datoz gurekin bat egitera. Itsas festibalen arteko elkartasun bat sortu da, eta horretan datza festibalaren alde konplexuak, ez baita erraza horrenbeste itsasontzi mobilizatzea. Ehun itsasontzi baino gehiagok eman dute izena aurten.

Eragile eta elkarteen babesa eta lankidetza ere eskertu dituzue. Garrantzitsuak dira egitarauaren egituraketan?
Bai, oso. Aurreko edizioetan bezala, Pasaiako eta inguruko boluntario pila bat etorriko dira laguntzera, eta haien laguntza ezinbestekoa da. Bertako elkarte askok ere bat egiten dute festibalarekin. Gure asmoa da festa bat izatea non gizarteak barneratzen duen Pasaiak izan duen handitasun hori. Kulturaren alorretik gure ekarpena egin nahi dugu, kulturaren bidetik eta itsas ondarearen berreskurapenarekin pizkunde sozial bat lortzeko. Itsas ondarearen berreskurapena gure gizartearen harrotasunerako tresna bat izatea nahi dugu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.