Donibane Lohizuneko hilketa matxistaren gaineko adierazpen instituzionala egin du udalak
Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostu dute adierazpen hori.
Aho batez gaitzetsi du Errenteriako Udalak joan den ostiralean Donibane Lohizunen izandako hilketa matxista. Hala adierazi du, gertaeraren harira alderdi politiko guztiek adostu duten adierazpen instituzionalean. Eraso matxista guztien aurrean “zero tolerantzia” adierazi du tokiko erakundeak: “Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.
Herritarrei ere deia udalak, batez ere gizonei, beren jokabide eta jarrerei errepara diezaieten eta edonolako erasoren aurrean jarrera aktiboz jokatzera. Hil duten emakumearen familiari elkartasuna adierazi dio, bestalde, udalak, eta bat egin du gainera hilketa matxista gaitzesteko gaur 19:00etan mugimendu feministak Niessenen antolatu duen mobilizazioarekin: “Herritarrei bertan parte hartzeko gonbita egiten diegu”.