Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

"Egungo justizia eta polizia ereduek ez dute funtzionatzen"

Egiturazko aldaketak aldarrikatu dituzte enegarrenez, eta autodefentsa feministarako deia egin gaurko elkarretaratzean.

Gaurko elkarretaratzea Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/07

Nazka, haserrea eta amorrua izan dira nagusi gaur arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzean. Hasteko eta behin, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren izenean, babes eta elkartasun osoa adierazi diete eraildako emakumearen senide, lagun eta gertukoei: “Ez zaudete bakarrik”.

Ondotik 34 urteko emakumearen hilketa matxistaren aurrekariei erreparatu diete, kezka biziz, ezinbestean. Izan ere, Donibane Lohizuneko hotel batean hilik topatu aurretik, apirilaren 14an zehazki,  Ziburuko hotel bateko bosgarren pisutik erorita larri zauriturik eraman zuten ospitalera, eta bertan izan zen maiatzaren 1era arte. Bikotekidea galdekatu bazuen ere poliziak, aske utzi zuten. Egun gutxira, Euskal Herrian aurten izandako lehen hilketa matxistaren protagonista izan da.

Epaile eta polizia ereduei kargu hartu die mugimendu feministak, argi gelditu da eurentzat batak zein besteak ez dutela funtzionatzen: “Behin eta berriro exijitzen dugu indarkeria matxista kasuen aurrean galbahe bereziki zehatza izan behar dutela epaileek, eta biktimak ezin dituztela babesgabe utzi. Areago  biktimaren bizitza argi eta garbi arrisku larrian dagoenean, eta indarkeria matxistaren zantzuak oso agerikoak diren”.

Ahoan bilorik gabe esan dute, “hau bezalako kasuekin argi gelditzen da egungo justizia ereduak ez duela funtzionatzen”. Eredu polizialari ere kritika gogorra gaurko elkarretaratzean, bereziki haserre eta amorratuak bildutakoak: “Aste honetan irakurri dugu, gure herrian, indarkeria matxista salatzera joandako emakumea artatu zuen ertzainak sexu abusuak egin zizkiola emakumeari bere nagusikeriaz baliatuta. Indarkeria alorrean lan egiten zuenak, emakumea artatu eta zaindu behar zuen berberak eraso zuen emakumea. Nazka, haserrea eta amorrua sentitzen dugu, are gehiago Ertzaintzan lanean jarraituko duela pentsatuta”.

Emakume horri ere elkartasun osoa adierazi diote gaurko elkarretaratzera bildutakoek, “eraso matxista bikoitza jasan du, eta mespretxatu ere egin dute”. Eskaera garbia, horren harira ere: “Ertzain horri administrazio publikoan lan egiteko debekua ezartzea exijitzen dugu”.

Egiturazko aldaketak

Hilketa eta eraso bikoitza gutxi ez, eta atzo goizean Irunen emakume bat eraso zutela salatu dute, halaber. Atxilotutako gizonak indarkeria delituengatik aurrekariak zituela jakinarazi dute. Horren aurrean enegarrenez eskatu dute egiturazko aldaketak egiteko, “noiz arte itxaron beharko dugu egiturazko aldaketak gauzatu daitezen?”. Bizitzaren aldeko “apustu erradikala” egin dute eta hori horrela, autodefentsa feministarako deia egin dute, “badakigu antolakuntza eta autodefentsa izango direla gure tresna eraginkorrenak. Feministok erantzuteko prest gaude. Martxan jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte”.

 

Gaurko elkarretaratzea Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko.
Gaurko elkarretaratzea Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko.

Gaurko elkarretaratzea Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko.
Gaurko elkarretaratzea Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko.

Gaurko elkarretaratzea Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko.
Gaurko elkarretaratzea Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.