Muxikoak dantzatuko dituzte igandean
Hileko bigarren igandeetan ohikoa den bezala muxikoak dantzatuko dituzte eguerdian hasita.
Hileko bigarren igandetan ohikoa den moduan, igande honetan muxikoak dantzatuko dituzte Herriko Plazan. Beti prest dantza taldea da antolatzailea, eta 12:00etan hasiko dute dantza saioa.
Eguraldi txarrarekin, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalira lekualdatuko dute dantza saioa. antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte bertaratzera.