Bisita gidatuak Fanderian Erroten Eguna ospatzeko
Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak hilabeterako prestatu dituen ekintzen berri eman du.
Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak hilabeterako prestatu dituen ekintzen berri eman du. Ohikoa den moduan, hileko bigarren asteburua izanik, errota irekita egongo da 10:30etik 14:00ak arte. Hilaren 12an gainera, III. Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko, bisita gidatuak izango dira Errenteria-Oreretako azken errota izan zena ezagutzera emateko. Doako bistak euskaraz, 10:30ean eta 12:30ean izango dira, eta gaztelaniaz, 11:30ean. 13:30etik 14:00etara sarrera librea izango da.
Hilaren 18an, bestalde, Añarbeko Baso Erreserban ibilbide gidatua antolatu dute. 10:00etatik 14:00etara dago programatuta, eta pagadiak urte sasoi honetan izaten duen kolore ederrak disfrutatzeko aukera emango du. Doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da. Informazio gehiagorako edo izena emateko, 943 49 45 21 edo 690 72 02 64 telefono zenbakietara deitu behar da edo posta elektronikora mezua bidali.