Hauteskunde mahaietako zozketa, ostiralean
Ostiralean bertan kontsultatzeko aukera izango dute herritarrek hauteskunde mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren.
![hauteskundeak](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/06/hauteskundeak.jpg)
Europako Parlamenturako ekainaren 9ko hauteskunde mahaietako kideak izendatuko dituzte ostiralean. Zozketa publikoa egingo dute horretarako 09:30ean pleno aretoan.
Hautesleek ostiralean bertan, eguerdian zehar, kontsultatu ahal izango dute hauteskunde mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren. Horretarako egin klik hemen.