Lesoinuren azken traka, doinu gozoekin
Larunbat eta igande artean hainbat ekitaldiren bitartez bukatutzat emango dute 2024ko Aste Pedagogiko Musikala.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/01/kantujira-lezo_.jpeg)
2024ko Lesoinu bukatzear da. Aste Pedagogiko Musikalaren saio gehienak martxoan izan ziren, apirilaren bukaeran ekitaldi gehiago izan ziren, eta asteburu honetan azken txanpara dagozkionak iritsiko dira. Doinu gozoak herrian Tomas Garbizu Musika Eskolari eta Lezoko Udalari esker.
Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara eta musika eskolan bertan, Marcos Feijook ukelele instrumentuaren gaineko tailerra emango du. Hori bukatzear denean, 12:30ean, kantu jirako kideek euskal kantuekin zipriztinduko dute herria Aiton Bordatik abiatuta. 19:00etan, berriz, kontzertu handia jasoko du Gezala Auditoriumak: Euskal Herriko Gazte Musikariak kalitatezko doinuak eskainiko dituzte, herriko musika eskolako musika eta dantza taldeen partaidetzarekin.
Igandean, azkenik, Madrilgo San Martin de La Vega herriko musika et dantza eskolako kideek kontzertua emango dute, Gurutze Santuaren plazan, 12:30ean hasita. Aurrerago, ordea, Tomas Garbizuko txistulari taldekoek oraindik esna ez daudenentzako iratzargailu lanak egingo dituzte, 11:00etan dianari ekingo diotelako.