
Tamaina eta tankera guztietako dozenaka itsasontzik hasiera eman diote gaur hirugarren Pasaia Itsas Festibalari. Ontzien baimenarekin, batelerak eta Txile izango dira protagonista handiak igandera bitarte.

Bihar goizean bilera egingo dute herri eragileen ordezkaritza batek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako sailarekin.

Musika emanaldien berri zabaldu du sare sozialen bidez Gaztañoko jai batzordeak.

Adinaren araberako hiru taldetan banatuta, zahartzaroaren gaineko gogoeta egin dute lezoarrek egitasmoaren barruan.

Igerilekuko estalkia aldatu eta berritzeko lanak amaituta astelehenean, hilak 13, zabalduko ditu ateak berriro.

18:00etan, dozenaka ontzik Pasaiako badia bere egingo dute. Milaka bisitari espero dira lehorrean. Txile eta Batelerak, izen handi jaialdia bitartean.

Oiartzungo mendi-lurretara joango dira, Pagolarre eta Arritxurieta arteko bidea egitera. Gaur da izena emateko azken eguna.

Gernika-Palestina iniziatibak deialdia egin du hilaren 11rako. Gazako egoera salatzera aterako dira berriro.

20:00etan izango da emanaldia; sarrera doakoa da.

Astelehen gauetik astearte goizera bitartean itxita egongo da GI-3632 errepidea. Alternatiben berri eman du aldundiak.

Gernika Palestina herri iniziatibaren deialdiarekin bat egin dute Lezon. Elkarretaratzea 12:30ean izango da, udaletxearen aurrean.

Larunbat eguerdian elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan.

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan posta bidez bozkatzen laguntzeko zerbitzua abiatu du Pasaiako PSE-EEk. Telefono bidez ere kontsultak egin daitezke.

Antxon eta Donibanen komun bana jartzeko proiektua aterako du lizitaziora aurki udalak. Jeltzaleek diote udal gobernua "motz" geratu dela, eta hirugarren bat jartzeko eskatu diote.

Kuxkuxeroak egitasmoak eskualdeko gazteei beren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera ematen die. Blanco Lezon (hilak 10) eta Pasaian (hilak 31) izango da. Ollokiegi, aldiz, Errenteria-Oreretan (hilak 24).

Beste urte batez, Pint of Science Nazioarteko Zientzia Dibulgazio Jaialdia Errenteria-Oreretan lurreratuko da. Hilaren 13an, 19:00etatik 21:00etara, zientzia herritarrei partekatuko diete hiru hitzaldiren bidez.

Maiatza, ekaina eta uztaila artean zazpi ikastaro egingo dituzte Agustinak Zentroan kultura eta sormen arloko ekintzaileei begira.