Auzoetako emakumeen lanak, Xenpelar Etxean
Hilaren 13tik 17ra ikusi ahalko dira auzoetako emakume elkarteetako lanen erakusketa.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/03/xenpelar-etxea.jpg)
Auzoetako emakume elkarteek egindako lanen erakusketa antolatu dute hilaren 13tik 17ra arte Xenpelar Etxean. Emakumeok martxan lelopean 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahalko da erakusketa hori.
Bertan, Alai, gure Leku, Laguntasuna, Lore Toki, eta Patxiku zelaia emakume taldeen lanak bildu dituzte erakusketara.