Erantzun bikaina izan du Lehen Poesia Lehiaketak
Iñigo Legorburu Arregi izan da irabazlea euskarazkoetan; Gaztelaniazkoetan, Pablo Llanos Urraca gailendu da.
Poesiaren Munduko Egunaren harira Poesia lehiaketa jarri zuen martxan Errenteriako Udalak, lehen aldiz. Gaur ezagutarazi dituzte irabazleak: Iñigo Legorburu Arregik euskaraz, eta Pablo Llanos Urraca, gaztelaniaz izan dira garaileak. Legorburuk, Iraganeko bide hutsak lanarekin irabazi du. Llanosek berriz, ¿Sueñan los poetas con endecasilabos electricos? lanarekin irabazi du.
Bigarren lan onena, euskaraz, Erika Alonso Edesoren Maitalea lana izan da; gaztelaniaz, Xoan Alonsoren Gazarentzat izan da. Aipamen bereziak euskarazkoan Haizea Muñoa Urdanpilletaren Hariak lanarentzat, eta gaztelaniaz Lander Berges Sanchezen La escala de grises lanarentzat.
Lehiaketaren lehen ekitaldiak izan duen erantzunarekin pozik udala. izan ere, 49 poema aurkeztu dira orotara, 13 euskaraz eta 34 gaztelaniaz. Parte hartzaileen jatorria, askotarikoa, Kubatik ere iritsi dira lanak.
Lan irabazleak ekainean argitaratuko dituzte Lekuona Fabrika Poesia antologia liburuan.