Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Gabierrota pasealekua berrurbanizatzeko lanak hasiko dituzte datorren astean

Pasealeku seguruagoa izango dela lanak bukatutakoan azaldu du udalak, baita berdegune eta egonleku gehiago izango dituela.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/10

Datorren astean hasiko ditu udalak Gabierrota pasealekua berrurbanizatzeko lanak. Horiek bukatutakoan seguruagoa izango dela pasealeku hori esan du, baita egonleku eta berdegune gehiago izango dituela ere. Oinezkoentzako gune garrantzitsuenetakoa da ibiltoki hori, 300 metro inguruko luzera eta hektarea erdiko azalerarekin.

Bertan egingo diren lanetarako, Gabierrotako Laguntasuna auzo elkartearekin eta Jesusen Bihotza egoitzako arduradunarekin batera aritu da udala proposamena lantzen azaldu duenez. Esku hartzeak, oro har, pasealeku erakargarri eta  seguruagoa egin nahi du, dauden berdeguneak eta egoteko lekuak zabalduta.

Egungo pasealekuaren lur zorua berrituko dute, zoladura berdindu, hondoratutako egungo eremuak kenduta. Bestalde, erdiko espazioa pasealekuaren zati gisa integratuko da, eta horretarako egun dituen jardinerak kenduko dituzte, “loreontzi horiek kenduta %36 handituko dira berdeguneak Jesusen Bihotza egoitzaren ondoko pasealekuaren erdialdea zuhaitzekin indartuz eta gaur egun daudenak errespetatuz”.

Espazioak irabaztearekin batera, ekipamendu berriak jarriko dituzte; zehazki, komun publiko bat eta espazio publiko horretaz gozatzeko hiri altzariak. Ibaiarekiko harremana ere hobetuko dute, irisgarritasuna erraztuz. Horretarako, ur ertzera sartzeko egurrezko arrapala berri bat eraikiko da adinekoen egoitzaren parean, eta arrapala horrek URA agentziak eskatutako ezaugarriak beteko ditu.

Argiztapen sarea ere berrituko dute, azkenik, energia aurrezteko eraginkorragoak diren luminariak instalatuta, “argi horiek dauden zuhaitzetara egokituko dira, segurtasuna eta ikuspena hobetu eta argi kutsadura murrizteko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.