Gazteek kirola euskaraz egitea sustatuko dute
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak kanpaina abiatu du eskualdeko lau udalekin batera. 12 urte artekoek euskaraz kirola egiteak hizkuntzaren jabetze prozesuaren parte izan daitekeela diote.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/05/euskarazko-kirol-jarduerak.png)
Oarsoaldeko Euskara Batzordea medio, eskualdeko lau udalek euskaraz eskainiko dituzte kirol jarduerak, 12 urte arteko haurrentzat. Eskualde mailako batzordeak abiatu duen kanpainan hainbat esku orri eta bideo erabili dituzte ere, mezua helarazi nahian. “Garrantzitsutzat” dute adin tarte horretan kirol jarduera sustatzea, baita berau euskaraz egitea ere. Euskara batzordearen arabera, kirola euskaraz egiteak berebiziko eragina du “euren hizkuntzaren jabetze prozesuan eta hizkuntza ohiturak finkatzerako orduan”.
Ildo beretik, udalek gurasoak bultzatuko dituzte, horien seme alabek euskaraz egingo diren jardueretan parte hartu dezaten.