Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mundu bat, Pasaiako Badiari so

Kultur ondarea, itsasoa, ontzigintza tradizionala eta aniztasuna. Horien guztien batura da Itsas Festibala, eta duen nazioarteko begirada gehituta, ostegunetik igandera arte mundu bat izango du Pasaiako Badiak berari so.

Burgosetik etorri dira Itsas Festibalera Belen Santamaria eta haren lagunak eta seme-alabak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2024/05/11

Kultur ondarea, itsasoa, ontzigintza tradizionala eta aniztasuna. Horien guztien batura da Itsas Festibala, eta duen nazioarteko begirada gehituta, ostegunetik igandera arte mundu bat izango du Pasaiako Badiak berari so. Goizetik hasi da bisitarien joan etorria Pasai Donibanen. Berdin San Pedron eta Trintxerpen. Asko ari ziren terrazetan gosaltzen zirenak, eguraldia lagun. Jendea erruz, kalean.

Ilara luzeak izan dira barruti batetik bestera pasatzeko Itsas Festibalak antolatutako ontzietan igotzeko. Hamar minutuero ari dira eskaintzen zerbitzua Pasai Donibaneko Bizkaia plazatik San Pedrora, eta plaza beretik abiatuta Trintxerpera, zein kontrako norabideetan. Ohiko ontziaren zerbitzua ere martxan da. Autobusen zerbitzua ere indartu dute. Izan ere, bertakoek baino ezin dute sartu ibilgailuekin  Trintxerpe, San Pedro eta Donibanera.

Ondare itzela uretan, ontzi handi-handietatik hasi, eta txikietaraino, ontzigintza tradizionalaren nazioarteko topaleku bilakatu baita hirugarrenez Pasaia. Hirugarren eguna du gaur, Itsas Festibalak, eta ez du hutsik egin. Askotariko egitaraua, kale animazioa nonahi Donibanen, Trintxerpen eta San Pedron eta jendea, erruz, batetik bestera. Haurrentzako tailerrak, ontzietara bisitak, mastan gora igotzeko tailerra, lanbide tradizionalen erakustaldia, jatekoak, txotxongilo handiak, artisauak, batel estropada, dantza eta musika ikuskizunak… ezinezkoa da aspertzea bertan.

Bertakoak, ingurukoak, Euskal Herriko luze zabaletik heldutakoak, nazioartetik iritsitakoak. Lau egun hauetan zehar, aniztasuna ere Pasaian entzungo diren hamaika hizkuntzetan izango da nabarmen. Hirugarren aldia du jaialdiak, eta sona ikaragarria hartu du. Batzuk lehen aldiz etorri dira. Hori da Belen Santamariaren  kasua. Burgosekoa da (Espainia) eta familia plana egin dute, bost familia etorri dira elkarrekin. “Bertan bizi den bezero baten bidez izan nuen Itsas Festibalaren berri, baita lagun baten bidez ere, eta aurten etortzea erabaki dugu. Albaolara etorri zen baleontziaren prozesua ezagutzen izan laguna, eta hark ere hitz egin zigun jaialdiaz”.

Itsas giroa ezagutzeko gogoa piztu zitzaiela onartu du, “lehorrekoak gara gu eta itsas giroa, ontziak ikusteko gogoa piztu zitzaigun”. Aita Mari ontziaren kanpoaldean ziren HITZAren galderak erantzuteko unean. Ilara luzea izan du Itsas Salbamendu Humanitarioko ontziak gaurkoan ere, herritar asko-asko gerturatu dira lehen eskutik ontzi euskaldunak migratzaileekin  itsasoan egiten duen lan eskerga eta ezinbestekoa ezagutzeko.

Pasai Donibanen inguruarekin eta bertako jendearekin txundituta Jordi eta Mar. Kataluniakoak, Bartzelonakoak, zehazki, dira biak, eta lehen aldiz etorri dira aurten beraiek ere Itsas Festibalera: “Bertako lagun oso onak ditugu, esan digute oso polita dela festibala eta gonbidatu gaituzte”. Lagunek esandakoa berretsi dute, “txundituta gaude, oso polita eta oso interesgarria da ikusten ari garen guztia”. Zer gustatzen arib zaien gehien galdetuta, Marrek berehala erantzun du, “jendea. Zoragarria da bertako jendea”. Jordik berriz,  ontzigintza aipatu du, “asko interesatzen zait, gainera Euskal Herriko ontziez gain, beste herrialde batzuetakoak ere gonbidatzen dituzte, eta oso polita iruditzen zait”. Zalantzarik ez dute: “Errepikatuko dugu”.

Donibaneko kaleetan paseatzen ari zen Ana Karrikano. Baionakoa da bera eta askotan etortzen dela Pasaiara aitortu du, “lagunak ditugu bertan eta biziki gustatzen zaigu hona etortzea”. Beretzat ez da berria, jaialdiaren hiru edizioetan hutsik egin gabe etorri da. “Pasaia ikaragarria da, bertako jendea, ikaragarri abegikorra da. Ohorea da hona etortzea lagunekin”.

Beraiek bezala, Oarsoaldeko herrietako, Euskal Herriko zein beste jatorrietako ehunka eta ehunka lagun bildu dira gaur Pasaiara, itsasoaz, kulturaz, eta ondareaz gozatzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.