Tokikoa babesteagatik, saria herritarrei
Giro paregabean egin dute paella jate handia 420 herritar inguruk, Lezokoak Elkartearen ekimenez.
Ezinbestekoa da saltoki txikientzat herrian bertan erostea. Hala egin ezean, itotzera kondenatuta daude. Horren jakitun da Lezokoak Elkartea, eta kontzientzia hori izanik, Lezoko dendetan erosten duten herritarren artean zozketa egin eta paella jatear gonbidatu ditu saridunak.
Denera, 420 lagun bildu dira Karlos Saldisera paella jatera. Giroa, paregabea, euskal kantuak ere ez direlako falta izan bazkaltzen zuten bitartean. Eta guztia gutxi balitz, zozketa ere egin dute Lezoko saltokiek emandako opariekin.
Ondokoak HITZAk bildutako argazkiak dira.