Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Errenteria 11 kolore jaialdia, aniztasunari gorazarre egiteko

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte jaialdiaren bederatzigarrenean, asteazkenean hasi eta hilaren 29ra arte. Gaur aurkeztu dute udal ordezkariek eta eragileek ondutako egitaraua.

Errenteria 11 Kolore jaialdiaren aurkezpena gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/13

Errenteria-Oreretaren izaeraren ezinbesteko osagaia da aniztasuna, eta merezi bezala egingo diote gorazarre Errenterian 11 Kolore jaialdiaren barruan. Bederatzigarrena izango da aurtengoa eta hilaren 15etik 29ra egitarau zabala eta udalerria bezala, askotarikoa, ondu dute udal ordezkariek eta eragileek elkarlanean.

Egitarau horren emaitza eta jaiaren nondik norakoak xehe aletu dituzte Itsaso Cruz Kultur Aniztasuneko, Garapeneko Lankidetzako, eta Giza Eskubideko zinegotziak, Naroa Galdos arlo bereko teknikariak eta jaiarekin bat egin duten hainbat eragilek Agirre Lehendakariaren plazan.

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna izango da hilaren 21, eta horren harira antolatzen dute urtero jaialdia koloretsua. Cruzek jarri dio testuingurua jaialdiari: “Udaletik, gure herriak duen aniztasuna eta aberastasuna ospatu nahi dugu 11 Kolore jaialdiaren bidez. Jakin badakigu kultur aniztasuna gure herriaren ikurretako bat dela eta aniztasun horrek duen aberastasunean jarri nahi dugu azpimarra”.

Helburua, kulturartekotasunak dituen balioak “sustatu” eta “elkarrekin gozatzea” izango dela ere azaldu du zinegotziak. Horretarako askotarikoa den egitarau zabala ondu dutela azaldu du udal ordezkariak, “topaketak, gastronomia, dantza, musika, zinea, haurrentzako jarduerak antolatu ditugu migrazioaz,  arrazakeriaz, gorputzez, eta hizkuntzaz gogoeta egiteko besteak beste”.

Galdosek azaldu du egitaraua. Lehen hitzordua, asteazkenean, parean elkartearen Migrantas: Hain gertu eta hain urrun erakusketa. Badalabek ere jarriko du alea egitarau anitz horretan, Kutxaz kanpo #4: Hizkuntzaren jaiotzaz eta heriotzaz rol jokoa antolatu du ostiralean. Dialect jokoaren bitartez, hizkuntza eta mundu baten sorkuntza planteatuko dute hausnarketa kolektiboaren bidez.

Aste honetarako antolatutako azken ekitaldia musika eta ahotsarekin lotua. Igandean, Lekuona Fabrikan, Kontari Landarbasoko abesbatzak eta Musikastek elkarlanean antolatutako Kolore Kontari musikal parte hartzailea taularatuko dute, eta abesbatza horretako abeslariekin batera udalerriko ikastetxeetako ikasleak ariko dira agertokia kolorez jantzita aniztasuna aldarrikatu eta duen balioa nabarmentzeko.

Horiek hiru baino ez dira, datorren astean eta hilaren 29ra arte, instalazio artistikoak, zinema emanaldia, Burubeltz konpartsaren kalejira koloretsua,  munduko zaporeak dastatzeko aukera herriko 24 taberna eta jatetxetan, eta Latinoamerikako dantza tailerren eta musikaren jaialdia egingo dute egun osoz hilaren 25ean. (Egitarau osoa hemen klik eginda kontsulta daiteke).

Bukatzeko, esker on mezua udalak jaia posible egin duten eragile gutziei: “Herriko sei iakstetxeei batetik, baita herriko ludotekei, Errenkoalde elkarteari eta herriko dendei, Ostari eta herriko taberna eta jatetxeei, Landarbaso Abesbatza, Musikaste, Ozzinema,  Elkarrekin Koop, Txintxarri,  Mikelazulo, Burubeltz konpartsa, Nirawa batukada,  Swindg dantza eskola, Fikzio fabrika, Badalab, Dejabu, Euskozenoa eta Sos arrazakeriari”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.