Errenteriako Herriarteko taldeak garaipenarekin abiatu du txapelketa
Errenteriak 2-0 irabazi zio Debako taldeari Agustina Otaola pilotalekuan, Larruzko Paletan eta Pala Motzean, bietan garaipena.
Herriarteko txapelketa ezin hobe abiatu du errenteriako taldeak. Agustina Oatola pilotalekuan jokatutako partidetan garaipena etxekoek eta 2-0 markagailuan Debaren kontra. Larruzko Paletan Eskisabelek eta Rubenek partida serioa hasiera-hasieratik eta bukaerara arte ia akatsik gabekoa; 35-17 irabazi zuten Etxeberria eta Beitiaren kontra.
Pala motzean Yorel eta Abelei kosta egin zitzaien partidan sartzea, baina 15. tantotik aurrera ohiko mailan aritu ziren eta eroso eta lasai garaitu 40-21 Badiola eta Prieto.
Itzulerakoak datorren ostiralean izango dituzte Deban. Errenteriak abantaila handia du, baina partida zailak espero dira Debako taldeak bere errendimendua asko hobetuko duela aurreikusi baitaiteke bere frontoian jokatuta.
Trinkete Kluben Euskal Ligan, garaipenak partida gutzietan. Lizarazuk 12 eta 35 irabazi zuen Gaztelekuren kontra, baita Tabernak eta Ciapusok ere eskuz binakakoan, 40-12 Lagun Onaken aurka.
Fanderian jokatutako lau t’erdikoetan, Herriartekoaz aparte, Larra eta Aiestaranen porrotak 11-22 eta 15-22 hurrenez hurren, eta garaipena Arangurenek seniorretan 22-18 Aitor Oteizaren partida on batean.