Garaipen festa Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan
Gizon seniorretan Hondarribia irabazle; neska kadete eta gazteetan, nahiz mutilen gazteetan, San Juanentzat urrea.
Atzo (igandea) izan zen jokoan Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa Getarian. Larunbatean jokatu ziren bertan izateko kanporaketa estropadak (aldi berean, Gipuzkoako Ligako 4. lehia izan zen), eta horren araberako txandak osatu ziren. Uzta oso ona Oarsoaldeko eta Bidasoko ontzientzat: lau garaipen, hiru San Juanentzat, eta beste bat Hondarribiarentzat.
Neska kadeteetan San Juan izan zen azkarrena (8.43) eta haien atzetik sailkatu zen San Pedro (8.51). Mutilen kadeteetan ere arrosak nagusi (7.46), eta San Pedro laugarren (8.06). Bien artean sailkatu ziren Getaria eta Zumaia.
Nesken Gazte Mailan beste garaipen bat San Juanentzat (17.36), eta segidan Hibaika bigarren (18.07).
Emakumeen absolutuetan Zumaia izan zen irabazle, bigarren Tolosaldea eta podiumaren hirugarren koska Donostiarrarentzat izan zen; San Juan laugarren.
Gizonen absolutuetan, Hondarribiak garbi egin zuen bere urrea (14.10), Orio, Getaria eta Donostiarraren aurretik.
Gipuzkoako Txapelketako emaitza zehatzak ikusteko, klik egin hemen.
Bestalde, Gipuzkoako Ligako sailkapen nagusia ikusteko, klik egin hemen.