Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Palestinaren alde egin du Ikamak

Ikasleak ere kezkaz ari dira Palestinari so. Gaur kalera atera dira genozidioa eteteko eskatzeko Ikamak deituta.

Ikamaren manifestazioa gaur eguerdian Errenteria-Oreretan. Argazkia: Garazi Agirresarobe
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/13

Lehen lerroan jarri dira gaur ikasleak Palestinari sostengua adierazteko. Ikamak deituta, greba egin dute ikasleek  Israelgo Estatu “sionistak” Palestinaren kontra inoiz egindako sarraskirik handiena abiatu zuenetik zazpi hilabete bete direnean. Gogor salatu dute genozidioa eta gogora ekarri datuekin egoeraren laztasuna: “dagoeneko 35.000tik gora dira Gazan hil dituzten palestinarrak, 78.000 zaurituak eta 7.000tik gora desagertutakoak”.

Herriko Plazatik abiatu dute manifestazioa eta erdialdeko kaleak zeharkatuta abiapuntuan bukatu dute protesta. Aipamen berezia, azken hilabetean mundu osoko unibertsitateetan antolatu diren kanpaldiei, “milaka ikaslek unibertsitateak hartu eta palestinarren kontrako genozidioaren zein Israelgo Estatuarekiko Nazioarteko hainbat gobernu eta instituzioen kolaborazioaren aurrean planto egin dute”. Historiako hainbat prozesutan ikasleriak izan duen eraldaketarako motore izaera aitortu dute, “horrela izan da historikoki, eta oraingoan ere horrela izatea ezinbestekoa da. Euskal herrian ikasleria ez da besoak gurutzaturik geratu orain arte, ezta orain ere geratuko”.

Israelen bortizkeria bukatzetik urrun, Rafahren gaineko erasoa abiatu duela gogor salatu dute bildutakoek, “genozidioari segida emanez”. Horren harira, eskaera zehatza akademiako instituzioei eta hezkuntza sailei gaurko protestan ere: “Israelgo unibertsitateekin, ikerketa zentroekin, enpresekin, eta bestelako erakunde batzuekin harreman instituzionalak eta akademikoak behin betiko etetea eskatzen dugu”.

Herritarrei deia, bestalde, mobilizatzera, “inoiz baino garrantzitsuagoa da kalera ateratzea genozidioaren kontra eta nazioarteko komunitateak Israelen aurrean planto egitea, Palestinaren askatasuna lortu arte geroz eta indar gehiago biltzea”.

Elkartasunari erreferentzia gaurko mobilizazioan Ikama gazte antolakundeak, “injustiziei aurre egiteko elkartasuna da herriok dugun arma nagusiena. Bakoitzak dagokigun lekutik tira egin eta Israel Palestinarekin egiten ari den genozidioa bukatzea dagokigu. Horregatik argi diogu aski dela, genozidioa bukatu behar dela eta Palestinako herriarekin izango garela”.

Orereta Palestinarekin Herri dinamikak mobilizatzera deitu du

Komunikatua zabaldu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak gaur goizean sare sozialen bidez, baita komunikabideetara helarazi ere. Duela zazpi hilabete abiatutako sarraskiarekin jarraitzen duela Israel salatu du dinamikak, eta pasa den urritik, 35.000tik gora palestinar hil dituela, horietako asko eta asko, haurrak. Dozenaka mobilizazio, ekintza eta hitzaldi antolatu direla Euskal Herri luze zabalean, baita Oreretan ere jarri dute nabarmen, eta azken asteetan inoizko mobilizazio jendetsuenak antolatu direla munduan, “argi utzi dute herrialde ezberdinetako herritarrek zapalduen aldeko elkartasuna”.

Bide horretan konpromisoa azaldu du dinamikak Palestinaren alde  mobilizatzen jarraitzeko, “Palestinako herriari eta bere erresistentziari elkartasuna adierazteko”, eta dei egin die herritarrei Palestinaren alde antolatutakoetan parte hartzeko. Gaur Ikama ikasle antolakundeak deitua zuen mobilizazio egunarekin bat egin du dinamikak eta beste lau deialdi zabaldu ditu. Bihar bertan, dinamikak berak eta BDZ Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak taldeak antolatuta Hijas de la Nakba filma emango dute Xenpelar Kultur Etxean 19:30ean. Ondoren solasaldia egingo dute.

Asteazkenean, berriz, Nakba egunarekin bat eginez BDZk Donostian antolatutako manifestazioarekin bat egitera deitu dituzte herritarrak. 19:00etan abiatuko da Bulebarretik. Ostiralean berriz, hilak 17, sindikatuek deituta lanuzte eta kontzentrazioak egingo dituzte, eta hurrengo egunean, larunbatean, 12:00etan nazio manifestazio izango da Iruñean.

Argazkiak Garazi Agirresarobek eginak dira.

Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak
Palestinaren alde egin du Ikamak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.