Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musika eta dantza egitarau oparoa dakar 52. Musikastek

Euskal Musikaren Astea hilaren 17tik 25era ospatuko da, 13 emanaldirekin. Aurtengoa, gainera, ez da nolanahiko Musikaste izango, bere antolatzaile den Eresbil Fundazioak 50 urte bete baititu.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2024/05/14

Musikaste Euskal Musikaren Astearen 52. ekitaldia gainean da. Musika eta dantza ardatz dituen jaialdia hilaren 17tik 25era bitartean ospatuko da, eta indartsu lurreratuko da Errenteria-Oreretan, 13 emanaldiz osatutako programazio anitz eta zabala eraiki baitute antolatzaileek, zazpi egunetan banatuta. Aurtengoa, gainera, ez da nolanahiko Musikaste izango, bere antolatzaile den Eresbil Fundazioak 50 urte bete baititu aurten, urrezko ezteiak ospatzen ari dira.

Eresbilek eta Andra Mari abesbatzak gaur aurkeztu dute ostiral honetan hasiko den jaialdia. Eresbilen egoitzan izan da aurkezpena, eta bertan izan dira Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko aholkularia, Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, Arantxa Arzamendi Andra Mari abesbatzako presidentea eta Pello Leiñena Eresbil Fundazioko zuzendaria. “Ospe handiko” obrak eta “soinu alaiak” entzun ahal izango direla aurreratu dute. Lehen emanaldia, hilaren 17koa, Idoia Hernandez konpositorearen Panpin Orkestra da. 18:30ean hasiko da, Lekuona Fabrikan.

Orotara, hamahiru emanaldiz gozatuko dute herritarrek eta bisitariek Musikasten, eta ikuskizun horiek herriko hainbat agertokitan izango dira. Hala ere, Pello Leiñenak adierazi du Lekuona Fabrikak “garrantzia berezia” izango duela, bertan interpretatuko baitira zazpi emanaldi. Sarrerak eskuragarri daude jada, eta ikuskizun guztietarako prezioa 7 eurokoa da, igande goizeko emanaldietakoak izan ezik, horiek doakoak baitira. Sarrerak Eresbilen egoitzan, Lekuona Fabrikan eta Eresbilen webgunean eros daitezke. Areto bakoitzeko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, emanaldiak hasi baino ordubete lehenago.

Aizpea Otaegi alkateak “balioan” jarri du Eresbilek 1974tik euskal musikaren ondarea babesteko eta ezagutarazteko egindako lana. Musikasteren bidez Errenteria-Orereta euskal musikaren hiriburu bihurtzea “ohore” eta “luxu handia” dela adierazi du, eta “harrotasunez” goraipatu ditu herriko eragileek eta sortzaileek programan eduki ohi duten presentzia eta partaidetza. Musikaste, gainera, eragile eta sortzaile horientzat haien lanak erakusteko aukera “bikaina” dela nabarmendu du alkateak, eta herritarrak eta bisitariak gonbidatu ditu jaialdiaz gozatzera.

Maria Jose Telleriak antolakuntzak “proposamen berriak zabaltzeko” eta “programa gaztetzeko” egin duen ahalegina azpimarratu du. Musikastek irauten duen denboran, Errenteria-Orereta musikaren hiriburu bihurtzen dela baietsi du; baina ez hori bakarrik, Errenteria-Orereta “leku garrantzitsu” eta “erreferente” bat dela esan du, urtean zehar udalak, Eresbilek eta bestelako eragileek lan handia egiten dutelako Eresbilen jasota dagoen ondarea zabaltzeko, erakusteko eta transmisioa ziurtatzeko.

Joxean Muñozek Musikasteren eta Eresbilen ibilbideak goratu ditu. Biak ala biak, gainera, herriari “estu” lotuak daudela adierazi du. Musikaste eredu “paregabea” dela eutsi du, eta eredu hori nabarmendu behar dela esan du, “oso berezia, emankorra eta herri baten adierazgarri” delako. Ahalegin hori Errenteria-Oreretatik harago doala zehaztu du, Euskal Herri osoan duelako garrantzia jaialdiak: “Musikaste eta Eresbil erreferente dira, ezinbestekoak gure kultur panoraman. Errenteriatik Euskal Herri osorako egin duzue lan mende erdiz eredu paregabe honi eutsiz; iragana, oraina eta etorkizuna batera zaindu dituzue; eta zaintza, plazera eta festa uztartu dituzue”.

Arantxa Arzamendik aitortu du Andra Mari abesbatzarentzat “oso pozgarria” dela Musikasteren 52. ekitaldian parte hartzea. Andra Marik bi kontzertu eskainiko ditu aurtengo jaialdian. Musikastek, gainera, Andra Mariren estiloko abesbatzentzat “garrantzia handia” duela nabarmendu du, kontzertuak eskaintzeko aukera ematen baitie. Horrez gain, “ahots eskasia” dutela jakinarazi du, batez ere gizonena, eta belaunaldi berriei abesbatzetara batzeko deia luzatu die. Azkenik, publiko berriak erakartzeko beharraz aritu da, eta Musikaste bezalako jaialdiek jende berria erakartzeko aukera ematen dietela nabarmendu du.

Musikasteren programazioa

Maiatzak 17, ostirala

  • Idoia Hernandezen Panpin Orkestra ikuskizuna. 18:30ean, Lekuona Fabrikan.

Maiatzak 18, larunbata

  • Kukai Dantza Taldearen Txalaparta obra. 19:00etan, Lekuona Fabrikan.

Maiatzak 19, igandea

  • Errenteriako Udal Txistulari Bandaren Diana herriko kaleetan, 10:00etan. 12:00etan, txistu emanaldia eskainiko dute Herriko enparantzan.
  • Organo emanaldia Iñaki Arakistain eta Andra Mari abesbatzarekin. 10:45ean, Jasokunde Andre Mariaren elizan.
  • Errenteriako Musika Bandaren kontzertua. 12:45ean, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian.
  • Landarbaso abesbatzaren eta herriko ikastetxeen Koloreka kontari ikuskizuna. 18:30ean, Lekuona Fabrikan.

Maiatzak 22, asteazkena

  • Living Room Musica jardunaldi pedagogikoak. Herriko ikastetxeetako 1.300 ikasleri zuzenduta.
  • Zukan hirukotearen eta Miren Lizeaga dantzariaren Soinuzko Begiradak ikuskizuna. 19:00etan, Niessen Kulturgunean.

Maiatzak 23, osteguna

  • Living Room Musica jardunaldi pedagogikoak. Herriko ikastetxeetako 1.300 ikasleri zuzenduta.
  • Pavel Gomziakov biolontxelo jotzailearen eta Josu Okiñena piano jotzailearen ganbera musika kontzertua. 19:00etan, Madalena ermitan.

Maiatzak 24, ostirala

  • Allan Griffinen omenezko kontzertua. 19:00etan, Niessen Kulturgunean.
  • Koruen eguna: Bihotz Alai Algorta abesbatza, Baiona Euskal Herriko abesbatza, Easo Emakumeen abesbatza eta Landarbaso abesbatza. 19:30ean, Lekuona Fabrikan.

Maiatzak 25, larunbata

  • Euskadiko Orkestraren eta Andra Mari abesbatzaren kontzertu sinfoniko korala. 19:00etan, Lekuona Fabrikan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.