Sute batek hainbat auto kaltetu ditu Antxon
Goizaldeko 01:15ak inguruan auto batek su hartu du, eta inguruko beste bostek kalte oso nabarmenak izan dituzte. Ertzaintzak abian du ikerketa.
Sutea izan da Antxoko Luzuriagako aparkalekuan, goizaldean. Pasaiako Udaltzaingoak HITZAri zehaztu dio 01:15inguruan izan dela gertakaria, eta auto batean sortu dela sua. Orain Ertzaintza ikertzen ari da ea sua zerk edo nork sorrarazi duen. Ez dute baztertu nahita eragindakoa izatea. Ez da ezbehar pertsonalik izan.
Gertakariaren sorburua auto batean izan bada ere, beste bost autora zabaldu da. Kalte oso nabarmenak izan dituzte. Dena dela, suhiltzaileak azkar batean iritsi dira gertakariaren tokira, eta haien lanagatik ez balitz, ezbehar materialak askoz handiagoak izango lirateke.
Ondokoa, HITZAra antxotar batek bidalitako bideoa da.