Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bikaintasuna Don Boscori

Don Bosco LHII bikaitnasun sareko kide izango da beste 49 ikastegirekin batera. Kimika arloari aitortu diote bikaintasun hori.

Espainiako Estatuko bikaintasun zentroen bisita. Argazkia: Don Bosco LHII
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/20

Bikaintasuna aitortua duten 50 ikastegiren sareko partaide izango da Don Bosco LHII. hala erabaki du Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kiroletako Espainiako ministerioak, bikaintasun sare hori osatzeko egin duen bigarren deialdian.  Europako Batasunak laguntzen du diruz sare horren eraketa. Zehazki, Don Bosco LHIIko Kimika arloa da hautatu dutena.

Hautaketaren harira, milioi bat euroko diru laguntza jasoko du lanbide heziketa zentroaren Kimika arloak, kimikaren arlo horretan ari diren beste autonomia erkidegotako sei ikastetxerekin batera berrikuntza proiektuak diseinatu eta garatzeko. Don Boscoko arduradunek azaldu dutenez, “ekosistema hori osatuko duten lanbide heziketa zentroek berrikuntza, iraunkortasun, digitalizazio, eta ekintzailetasun sustatzaile gisa ariko dira. Arlo horiek, Lanbide Heziketa eredu berriaren oinarrizko ardatz transbertsalak dira”.

Don Boscok, horietan esperientzia duela nabarmendu dute gainera zentroaren arduradunek, “izan ere Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako zutabeak izan dira, eta Lanbide Heziketaren Euskal Plangintzan jasota daude”.

Kimika arloko irakasleak. Argazkia: Don Bosco

Bikaintasun aitortzak Kimika arloko “erreferente” bihurtu duela Errenteria-Oreretako Lanbide Heziketako zentroa ere esan dute Don Boscoko arduradunek, eta hori gainera, bereziki “ilusionagarria” den unean heldu dela diote: “2024-25 ikasturtetik Errenterian emango ditugu lau ziklo formatiboak: Goi Mailako analisi laborategia eta kalitate kontrola, Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzea, Industria kimika, eta Erdi Mailako Kimikagintza”.

Espezializazio bi programa ere eskaintzen ditu Don Bosco LHIIk: Fabrikazio Industriala eta terapia genetikoko sendagaien kalitate kontrola, eta Produktu bioteknologiko eta medikuntza gailuak. Horretaz gain, lanerako formazioa, eta profesionaltasun agirien akreditazioa ere egiten dute.

Inguruko kimika, bioteknologia, farmazia, elikagai berezi, paper fabrika, kosmetika eta metalurgia enpresekin eta ikerketa zentroekin harreman estua du, gainera, Don Bosco LHIIk, ikasleen praktikak bideratu, hezkuntza dualerako, eta lan poltsaren kudeaketarako.

Orain heldu zaion aitortza “oso garrantzitsua” dela nabarmenduta, kimika sailaren sendotasuna agerian jartzen duela diote arduradunek, “azken urteetan Kimika arloa osatzen duten 40 irakasleek aberastasunaren eta lanaren sorrerarako estrategikoa den sektore honetan egin duten lan handiaren emaitza da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.