Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erresidentziez hausnartzeko batzar irekia

Ostegunean deitu dute batzar irekira egingo dituzten hurrengo urratsak adosteko eta egungo informazioa emateko.

Elkarretaratzea gaur zumardian. argazkia: @duintasuna
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/05/20

Estu eta larri egunerokoan. Langile faltan, egoki eta duin aritzeko ezintasunez beharginak; langile faltan eta ratio exkaxen menpe, zaintza publiko duin baterako eskubiderik gabe egoiliarrak. Horrela segitzen dute Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza adinekoen erresidentziak gaur gaurkoz. Hori horrela, zaintza publiko duinerako aldarria, kalean.

Duintasuna pentsiodunen elkarteak antolatuta kalera eraman dute egoitzetako afera eta zaintza publiko duinerako eskubidea galdegin enegarrenez. Hilabete honetan astelehenero ari dira elkarretaratzen Zumardiko azoka txikian eta Niessen merkatalguneko sarreran arazoa gizarteratu eta sentsibilizazio landu asmoz, aterabide egoki baten mesederako.

Asteazkenean Sanmarkosenen egingo dute elkarretaratzea langile eta erabiltzaileen senideek, 11:00etan; eta ostegunean, berriz, Jesusen Bihotza egoitzako langile eta erabiltzaileen senideak aterako dira berriro kalera.

Batzar irekia

Gaia lantzeko lehen hartu emana egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta erresidentzien alde borrokatzeko eratu den herri sareak —auzo elkarteek, Oreretako Mugimendu Feministak, Oreretako Bilgune Feministak, langileak, erabiltzaileen senideak, eta Duintasuna pentsiodunen elkartea—. Horren berri emateko, zein une honetako bi erresidentzien egoeraren berri azaldu eta datozen mobilizazioak adosteko batzar irekia antolatu dute. Ostegunean izango da, etzidamu, Reina aretoan, 18:30ean hasita. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.