Ginkana Familian Jolasean programaren barruan
Larunbatean izango da, arratsaldez, Gaztañoko frontoian. Izena eman behar da, osteguna baino lehen.
Jolasak izango dira nagusi larunbatean, Familia Jolasean programaren barruan. izan ere, ginkana antolatu dute 16:30etik 18:30era Gaztañoko frontoian. Parte hartu nahi duten familiek izena eman beharko dute ginkana egiteko, osteguneko 12:00ak baino lehen.
Izena emateko egin klik hemen.
Familiartean euskaraz aritzeko ohitura sustatzea du helburu Familia Jolasean programak, horretarako tresnak familien eskura jarrita, batez ere arlo ludikoarekin lotuta. Aisialdiko jardueren bidez betetzen du helburua.
Ostiraletan Agustinak auzoan egiten dituen jarduerez aparte, ikasturte honetan zehar hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatzen ari da.