Itziarren borroka gogorra aurreikus daiteke
Larruzko Paleta eta Pala Motzean, bietan, garaipena Errenteriak. Ostiralean jokatu zituzten Debako Aldats pilotalekuan final laurdenetako itzulerakoak.
Herriarteko Txapelketako Gomazko Paletako final zortzirenetako partidetan aurkarientzako izan ziren tantoak. Joaneko partidetan Errenteria eta Zestoa aurrez aurre, eta azken horiek jarri zuten markagailua alde Frontoi osoko banakako eta Binakako partidetan. Errenteriako Izquierdo eta Zestoako Rodriguezen partida bukaeran 18-20 markagailuan. Partida oso gogorra emaitzari erreparatuta nabaria denez, edozeinek zuen irabaztea, baina balantzak Zestoaren alde egin zuen.
Binakakoan aukerarik ez garaipena erdiesteko Errenteriak. Arrubarrena-Aizkorreta 3 eta Gelis-Odriozola 20. Zestoako bikotearen maila altua oso agerikoa emaitzari begiratuta.
Bestelakoak izan ziren gauzak 7. koadroaren barruko banakakoan; horretan Errenteriarentzat izan zen garaipena, nagusitasun osoz izan ere. Errenteriako arregik 20, eta Zestoako Etxabek 5.
Guztira partziala 1-2 Zestoaren alde, eta 4 tantoko desabantaila Errenteriarentzat datorren ostiralean Itziarren jokatuko diren itzulerako partidetarako; borroka gogora espero da.
Larruzko Paleta eta Pala Motzean, bietan, garaipena Errenteriak. Ostiralean jokatu zituzten Debako Aldats pilotalekuan final laurdenetako itzulerakoak. Larruzko Paletan Eskisabelek eta Rubenek 21-35 irabazi zuten, eta Pala Motzean Yorel eta Abelek 27-40. Ostiralean Agustina Otaola pilotalekuan Errenteria eta Donostia nor baino nor ariko dira, final handirako postu baten bila.