Musika erruz Alabergako jaietan
Ostiralean eta larunbatean izango dira kontzertuak jaien barruan. Egitarau zabala ondu dute.
Ostiralean hasiko dira jaiak Alabergan. Maiatzaeko azken asteburuarekin batera helduko dira Alabergako jaiak. Egitarau zabala eta indartsua, askotarikoa bizilagun eta herritar guztiak asetzeko modukoa jai batzordeak antolatu duena.
Aurtengoa berezia izango da, gainera, izan ere gaur egun auzoko festak antolatzen ari den jai batzordeak hamar urte beteko ditu aurten. Eten baten ostean beraiek arduratu ziren, berriz ere, jaiak antolatzeaz. Eta horrekin lotuta, keinu aurreko jai batzordeari auzoa girotzeko egindako lana aitortzeko. Omenaldia, ezin ederragoa, aurreko jai batzorde horretako kideek piztuko baitute aurten jaiei hasiera emango dien txupina.
Egitarauari erreparatuta, berriz, indar berezia izango du musikak, kontzertuek zehazki. Ostiralean, Oarsoaldeko herrietako kideek 0satutako Mala Ruina, Txapelpunk, eta Radio Crimen bilbotarrak taldeak ariko dira Alabergako plazan 22:30ean hasita. eta ondoren, MJ KRaShek hartuko du lekukoa.
Larunbatean ere ez da musika faltako. Txiltxoko oiartzuarrak hartuko du plaza 22:30ean, eta ondoren berbena giroa nagusituko da Iratzar taldearekin.
Haurrei begira berriz, magia ikuskizuna, puzgarriak, aparraren festa, jolasa eta tailerrak, eta txokolate jatea, besteak beste.
Egitaraua
Ostirala, 24
- 18:00: Haur emanaldia plazan: Edu magoa. Ondoren, txikientzako askaria,
Telepizzaren eskutik. - 19:30: Txupinazoa: auzoko festek 10 urte! Aurreko Jai Batzordeari omenaldia. Jarraian, buruhandien irteera.
- 20:00: Pintxo potea auzoko plazan, Uriñaren eskutik.
- 22:30: Kontzertua plazan: MALA RUINA, TXAPELPUNK eta RADIO CRIMEN taldeak. Ondoren, MJ KRaSh!
Larunbata, 25
- 12:00: Toka, bote eta penalti txapelketak plazan.
- 12:30-14:30: Puzgarriak plazan.
- 13:30: Patata tortilla txapelketa. Ondoren, tortillen dastaketa eta goizeko txapelketen sari banaketak.
- 16:30: Aparraren festa garajeen plazan.
- 17:00-19:30: Puzgarriak, jolasak, karikaturak eta aurpegi margoketa plazan.
- 18:30: Txikientzako askaria, Pizza Sprinten eskutik.
- 20:00-22:00: Tardeoa plazan: DJ Jesus Gil.
- 22:00: Zezensuzkoa!
- 22:30-00:00: Kontzertua plazan: Txiltxoko.
- 00:00-02:00: Dantzaldia IRATZAR taldearekin plazan.
- 02:00: DJ Txillardegiren emanaldia.
Igandea, 26
- 09:00: Udal txistularien diana.
- 12:00: Haur danborrada, Deiadar txarangak lagunduta, eta Lapurdiko Pizzen hamaiketakoarekin.
- 12:30: Bola-joko txapelketa plazan.
- 13:00: Muxikoen dantza emanaldia plazan.
- 14:30: Paella-jate herrikoia plazan. Bazkalondorenean… bingoa!
- 16:30: Haurrentzako marrazki lehiaketa.
- 17:30: Haurrentzako emanaldi musikala plazan: XAIBOR DISKO FAMILY.
- 18:30: Txokolate-jatea, bizkotxoa Geza eta Gazia gozodendaren eskutik, eta marrazki lehiaketaren sari banaketa.
- 19:00: Buruhandien irteera eta… DINOSHOWA plazan!
- 19:30: Jaiei amaiera emateko… traka musikala!
