Bihar, Jostakeitanen bigarrena
17:00etan eta 18:00etan bilduko dira haurren adinaren arabera antolatu dituzten bi taldeak. Ekainean izango dira datozen bi saioak.
Joan den asteazkenean Zabarre Taldekoekin elkarlanean piatakeitan ibili ondoren, bihar (hilak 22, asteazkena). egingo dute Jostakeitan egitasmoaren aurtengo bigarren saioa, ohiko formatuarekin. Hala, 17:00etan bilduko dira Zotz taldekoak (3-5 adin tarteko haurrak, eta gurasoak) 17:00etan Goiko Plazan, eta 18:00etan Potz-ekoak (6-9 adin tartekoak, eta gurasoak). Datozen bi topaketak, hirugarrena eta laugarrena hurrenez hurren, ekainaren 5 eta 12an izango dira. Eguraldi txarrarekin Lezo Herri Eskolako jolastoki estalira lekualdatuko dituzte saioak.
Familia giroan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da Jostakeitan. Hala, jolasen bidez, erabilera hori indartzea da helburua bai haurren bidetik, bai eta gurasoen artean ere.
Egitasmoaren bultzatzaile Lezo Herri Eskola, eta horren barruko Euskara Talaia nahiz Hezikuntza Guraso Elkartea dira. Txirbilla Aisialdi Taldekoek antolatuko dituzte jolasak. Lezoko Udalaren babesa du Jostakeitanek.