Aizpea Otaegi eta Oskar Matuteren ekitaldi politikoa bihar
Zumardian izango da ekitaldia, 12:30ean, ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeen testuinguruan.
EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du bihar Errenteria-Oreretan, koalizio subiranistak, Orain Errepublikak plataformaren izenean. 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako eratutako plataforma da Orain Errepublikak, EH Bilduk, Esquerra Republicanak ERC eta Bloque Nacionalista Galegok BNG osatua. Formula bera errepikatu dute ekainaren 9ari begira, eta gainera, Balearretako (Herrialde Katalanak) Ara Mes alderdia batu da plataformara.
Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Oskar Matute Espainiako Kongresuko diputatua ariko dira biharko ekitaldi politikoan, Zumardian, 12:30ean hasita. herritarrak bertaratzera deitu du koalizio subiranistak: “Ezker independentismoa da herritarron eskubideetan sakondu eta olatu autoritarioa geldiarazteko aukera bakarra”.