Herriartekoan eskuz Hernanin hasiko dira
Gaur ekingo dio iazko txapeldunak final-laurdenen faseari. 19:30ean hasiko dira hiru partidak, Hernaniren kantxan.
![herriartekoa oiartzun 2023](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/07/53002668344_cdd5da61de_c.jpg)
Oiartzun izan zen iaz Herriartekoaren esku huskako txapelketan jaun eta jabe, finala Azpeitiari irabazita. Horregatik, beranduago hasteko eskumena lortu zuten Oiarpekoek. Zuzenean final-laurdenetan sartuko dira, eta gaur hasiko da fase hori. Hernaniren kantxan jokatuko dituzte hiru partidak, 19:30ean hasita.