Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaIngurumena

Energia berriztagarrien komunitatea, hurbilago

Iratzerri Lezo Ingurumen Elkarteak eta Lezoko Udalak elkarlanean, energia berriztagarrien komunitatea sortzeko baliagarri izango diren jardunaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako.

Iratzerrikoak, informazio tailerra eskaintzen Oroitzene AEKn.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/05/31

Irmo jarraitzen du Iratzerri Lezo Ingurumen Elkarteak herrian energia berriztagarrien komunitatea sortzeko bidean. Barne formazioa badute bertako kideek, baita inguruko herrietako ereduen —Oiartzungoa eta Errenteria-Oreretakoa kasu— berri zehatz ere. Lezora zabaldu nahi dute egitasmoa, ordea. Bide horretan, Lezoko Udalaren laguntzarekin, Energia-Klima Jardunaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako. Lehen ekitaldia atzo bertan egin zuten Gezala Auditoriumean: Izadi 21eko kideen eskutik, Lezoko Udalaren Energia Planaren diagnosiaren berri izan zuten herriko antzokian izan zirenek; horri ekarpenak egiteko aukera izan zuten bertaratuek. Jardunaldien barruan beste bi jarduera daude, goiko koadroan zehaztuta dago zer eta non diren.

«Jardunaldiak energia komunitatea herrian eratzen hasteko lehen urratsa izango dira», zehaztu du Iratzerriko kide Ekaitz Bravok. Nabarmendu du Lezoko Udalak Goienerren aholkularitza zerbitzua kontratatu duela eratze aro horretan bidelagun izateko, eta prozesuaren gakoa informazioa zabaltzea izango dela nabarmendu du, «jendeak uler dezan prozesu hau nola garatuko den».

Iratzerrik eta Goienerrek dinamizatuko dute komunitatea eratzeko egitasmoa, eta asmo dute urritik aurrera martxan jartzea komunitatea ardazteko batzarren aroa, horri atxikitzen direnei formazioa eman, eta proiektua hedatzea lehentasun izango dutelarik. «Orain, uda baino lehen, giroa berotu nahi dugu. Aldi berean kontaktuak lortu nahi ditugu, komunitatearen gaineko interesa duten herritarrenak», adierazi du Bravok.

Gaia, jendartera
Energia Plana garatzeko plana aurrera darama udalak, eta atzo bertan aurkeztu zuen horren barruko diagnosia. Hala, plan horren aurkezpena baliatu nahi izan du Iratzerrik energia berriztagarrien eta iraunkortasunaren gaia berriz ere jendartearen egunerokotasunera ekartzeko, eta orain arte bildu duten informazio eta jakinduria guztia zabaltzeko. Horrez gain, paraleloan, Oroitzene AEK euskaltegian tailerrak garatzen ari dira, ikasleen artean argindarraren faktura ulertzeko trazak azaldu, eta nola aurreztu jakinarazteko.

«Energia komunitateari forma emateko ezinbestekoa da talde sendo bat eratzea. Hortik iritsiko da egitasmoa herrian ezartzeko aukera. Beraz, guretzat jardunaldi hauek inportanteak dira bide horretan», jakinarazi du Iratzerriko kideak.

EGITARAUA

EKAINAK 4, ASTEARTEA

  • Hitzaldia. 18:30ean, Gezala Auditoriumean, Goienerreko kideek energia berriztagarrien komunitatea sortzeko aholkularitza zerbitzuaren berri emango dute.

EKAINAK 6, OSTEGUNA

  • Tailerra. 18:30ean, Kultura Aretoan, argindarraren faktura ulertzeko eta argindarra aurrezteko tailerra, Iratzerrik emana.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.