Rafting irteera antolatu du Haurtzaroko Mendi Taldeak
Ekainaren 16an, igandea, Bidarraira mugituko dira ikastetxeko ikasle eta gurasoak. Izen ematea datorren astelehenean irekiko da.

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak irteera berri bat antolatu du, datorren ekainaren 16rako (igandea). Oiartzundik Bidarraira (Nafarroa Behera) abiatuko dira ikasleak eta haien familiak: hain zuzen ere, raftinga egingo dute Ipar Euskal Herriko udalerritik igarotzen den Errobi ibaian behera.
Autobusean, goizeko 10:00etan abiatuko dira ikastolako aparkalekutik. Hamaiketakoa janda, 12:00-12:30 bitartean Bidarraiko Ur-Bizikia kirol ekintzetako gunean elkartuko dira. Bertako arduradunek hainbat azalpen eman ondoren, materiala banatu, ibaiaren jaitsieraren puntura mugitu, eta raftingari ekingo diote. Gunera iristean, parte hartzaileek dutxatzeko aukera izango dute han bertan. Ondoren, Oiartzunera itzuli aurretik, bazkaldu eta jolasteko tartea hartuko dute. Itzulera ordua, ordea, 17:00etan finkatu dute.
Izena eman eta ordainketa egiteko epa ekainaren 3an, astelehean, irekiko da. Biak idazkaritzan egingo dira. Prezioei dagokienean, mendi taldeak kopuru hauek finkatu ditu: ikasleentzat, autobusak 6 euro balioko du; gurasoentzat, 10 euro; eta raftingak, parte hartzaile guztientzat, 28 euro.