Vladimir Merinok bere azken liburua aurkeztuko du Lekuona Fabrikan
Ekainaren 4an, asteartearekin egingo du aurkezpena idazleak Luis R. Aizpeolea kazetariarekin batera.
Vladimir Merino Barrera idazlea. Argazkia: Ediciones Atlantis Breve historia de los libros prohibidos liburua aurkeztuko du Vladimir Merino Barrerak datorren asteartean Lekuona Fabrikan. Idazlearen azken lana da, eta aurkezpenean Luis R. Aizpeolea. Egin egunkariaren lehen erredakzio taldean kazetari artitu zen Azpiolea, eta ondoren Diario Vascon politika saileko korrespontsala. El Pais egunkarian ere aritu da kazetari.
Pentsamenduaren zentsuraz mintzo da Merino bere azken liburuan, eta protagonista, berriz, magiaz beteriko liburu ezkutuak dira. Aurreko kontakizunen izaera historikoaren konpromisoa mantendu arren, fikziora egin du jauzi idazleak bere seigarren eleberrian.
Gudako haurren semea da Merino, eta Sobietar Batasuna zeneko Mosku pareko herrixka batean jaio zen 1951. urtean. Bost urte zituela Errenteriara etorri, eta bertan bizi izan zen 1985 urtera arte. Lan kontuak tarteko, Benalmadenara (Malaga, Andaluzia) joan zen urte hartan eta bertan bizi da egun. Aurretik, Todo comenzó con esta maldita guerra (Guda madarikatu honekin hasi zen guztia), El médico de los pobres (Txiroen sendagilea), Marinos de Matxitxako (Matxitxakoko nabigatzaileak), La colombiana (Kolonbiarra), Balas y violines (Bala eta biolinak) liburuak argitaratu ditu.
Liburuaren aurkezpena, datorren asteartean, 18:30ean hasita.
