Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Eraldaketa gaitasuna biderkatzera" datoz Euskal Herriko Gazte Feministak

Euskal Herriko Neska Gazteak-ek subjektua eta izena aldatu du, gaurtik EHko Gazte Feminista gisa ariko da. izena eta izana aldatzera doazela diote, "helduleku berri batetik" ekingo diotela orain.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2024/06/01

Euskal Herriko Neska Gazteak mugimenduak subjektua eta izena aldatu du, gaurtik Euskal Herriko Gazte Feministak izena hartuko du. Errenteria-Oreretako herriko plazan agerraldia egin dute taldeko zenbait lagunek gaur goizean, azken hiletan emandako prozesuari itxiera eman eta gaurtik taldeak hartuko duen norabidea azaltzeko.

“Mugimendu baten subjektua ez da egun batetik bestera aldatzen; prozesu luzeak, akatsak eta zuzen egindakoak behar dituelako. Mugimendu Feministaren parte direnek ondo dakite hori, ugariak bezain beharrezkoak izan baitituzte subjektu politikoaren inguruko eztabaidak, bere zabalpenak eta problematizazioak”, esan dute lehenik.

Euskal Herriko Neska Gazteen sarea ez dela honen salbuespena izan erantsi dute. Gogorarazi dute Elizondoko Baterajotzean egonezin eta gatazkak mahai gaineratu zituztela taldekoek, eta Usurbilgo Baterajotzeko mahai inguru zentralera eraman zituzten horiek, eta bertan berretsi zuten “subjektu politikoa aldatzearen erabakia”. Urriaren 14tik gaurdaino eztabaida politiko horiek “praktika eta estrategia militanteetan zein forma hartzen duten hausnartzen” aritu dira.

Euskal Herriko Neska Gazteak “gazte askorentzat” militantzia eta feminismo eskola bat izan dela gaineratu dute gaur: “diskurtso feministak beraienak egiten hasteko, herriak feminismotik eraldatu eta herrian feminismotik bizitzeko, boteretzeko eta politika egiteko lekua izan da. Esperimentatzeko, desnormalizatzeko, gizonen botereari uko egiteko eta aliantza feminista sendoak eraikitzeko espazio izan da”.

Urte luzeko lanaren ondoren osatu duten sareak “eraldaketa gaitasun ikaragarria” duela ere esan dute, eta orain “eraldaketa gaitasuna biderkatzeko” asmoz, izena aldatzera doazela jakinarazi dute.

Aldaketa hau “neska identitatearen eta heterosexualitatearen problematizaziotik” abiatzen dela azaldu dute. Aipatu dute bizirauteko gizartearen beste erdiarentzat doanik lan egiteak egiten duela bat emakume, eta lan hori “erregimen heterosexualean egikaritzen” dela: “Horregatik, emakume izatea ez dela ezer biologikoa, ezer berezkoa ezta desiragarria ere”.

Sareko kide askok neska gisa sozializatzen direla diote, eta badirela ere “patriarkatuak sortu dituen emakume-gizon kategoria dikotomikoak gainditzen dutenak, zis heterosexualitatearen disidentziatik”. Sozializazioak sozializazio, denak emakume klasearen alde ari direla nabarmendu nahi izan dute, “bere desagerpenera iritsi arte”.

“Beraz, sareko kideak elkartzen gaituena ez da ‘neska’ izatea. ‘Norbera sentitzen den horrek’ baino, patriarkatuagatik zapalduak izateak eta bere aurka egiteak elkartzen gaitu. Proiektu politiko batek elkartzen gaitu. Sistema iraultzeko eta berri bat eraikitzeko nahiak eta konpromisoak ditugu. Finean, feminista izateak elkartzen gaitu”, esan dute, ozen.

Helduleku berri batetik
Hortaz, izena eta izana aldatzera doazela diote, “helduleku berri batetik” ekingo diotela orain taldekoek. Beraien burua izendatzeko era aldatzea “ezinbestekotzat” jo dute “diren hori eraldatzen hasteko”. Zentzu horretan iruditegi, kolore eta formak aldatuko dituzte: “deformatuko dira, hautsi eta berriz elkartzeko”.

Subjektu politikoaren aldaketa horrek “patriarkatuaren ulertzeko markoa berrezartzeko abagunea irekitzen” diela erantsi dute, “emakume identitatearen problematizazioak, diskurtsoak berritu eta erradikalizatzekoa”.

Hortaz, gaurtik Euskal Herriko Mugimendu Feminista gisa ariko dira,  “arnas berritu eta astintzekoa, erronka berriei toki eraberrituetatik eustekoa, borrokak hauspotzekoa eta gaitasun eraldatzaileak biderkatzekoa. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren historia letra propioz idazten jarraitzeko. Finean, beti egin duten gisan, feminismotik sistema osoa iraultzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.