Errenteriarrentzat, erremonteko hiru partida ikusteko aukera, doan
Ostegunean Galarretako Jai Alai pilotalekuan jokatuko diren partidak doan ikusteko aukera izango dute. NANa erakutsi beharko dute sartzeko.
Ostegun honetan, ekainak 6, 17:30etatik aurrera, errenteriarrek Galarretako Jai Alai pilotalekuan jokatuko diren erremonteko hiru partida profesional doan ikusteko aukera izango dute. Partidak ikusteko, nahikoa izango da NANa aurkeztea. Errenteriak, aurten, bat egin du ‘Erremontari Herriz Herri’ proiektuarekin, eta horren helburua erremontearen kirola jendartean zabaltzea da.
Aste honetako partidez gain, ekainaren 22an, 18:00etan, profesional mailako bi erremonte partida jokatuko dituzte Errenteriako Agustina Otaola Pilotalekuan. Sarrera doakoa izango da, eta partida horiek ere ‘Erremontari Herriz Herri’ proiektuaren baitan antolatu dituzte.
Udalak kirol modalitate “berezi eta ikusgarri” hau ezagutzeko gonbita egin die herritarrei.