Estazio meteorologiko berriak Oiartzunen, Errenterian eta Pasaian
Helburu nagusia ikasleak eta herritarrak datu meteorologikoen bilketan murgiltzea da. Datuak sentsoreen SCORE mapan kontsulta daitezke.
Estazio meteorologiko berriak jarri dituzte Oiartzungo Elizalde Herri Eskolan, Errenteriako Bizarain Ikastolan eta Cristobal Gamon Ikastetxean eta Pasaiako Karmengo Ama Ikastetxean. Europako SCORE proiektuaren baitan jarri dituzte estazio meteorologikoak, eta diotenez, “aurrerapauso nabarmena eman da ikasleen parte hartzeari dagokionez”.
Ekimen horren helburu nagusia ikasleak eta herritarrak datu meteorologikoen bilketan murgiltzea da. SCORE proiektuaren bidez, ikasleek estazio horiek beste proiektu batzuen eta beren interes pertsonalen osagarri gisa erabiltzeko aukera izango dute, fenomeno meteorologikoei buruzko ikaskuntza eta herritarren zientziaren arloko jardueretan parte hartzea sustatuz.
Estazio horien datuak sentsoreen SCORE mapan kontsulta daitezke.