Etxeko eta merkataritzako hondakinen udal ordenantzari ekarpenak egiteko aukera
Udalak jendaurrean jarri duen zirriborroari iritzi eta alegazioak aurkeztu ahalko dizkiote herritarrek eta eragileek, hilaren 10era bitarte.
Etxeko eta merkataritzako hondakinen udal ordenantza egiteko lanean jarraitzen du Pasaiako Udalak. Administrazio Prozedura Erkidearen 38/2015 Legearen 133 artikuluari jarraiki, aurretiazko kontsulta fase bat zabaldu zuen erakundeak iaz, herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz. Hala, ekarpen horiek aintzat hartuta, honako zirriborroa prestatu du udalak.
Jendaurrean jarri dute zirriborro hori orain, iritzi eta alegazioak aurkez ditzaten pasaitarrek eta lau barrutietako eragileek. Ekarpenak egiteko helbide honetara idatzi edo lotura honetara jo dezakete. Hilaren 10a da (astelehena) ekarpenak egiteko azken eguna.
