Kontzejupea dantzan jarri nahi dute larunbatean
Auntxa Trikitixa Eskolak erromeria antolatu du datorren larunbaterako. Kontzejupean elkartuko dira, 18:00etatik aurrera.
![auntxa](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/06/424937096_903183268477191_3731461352525833131_n.jpg)
Auntxa Trikitixa Eskolak ikasturtea bukatzeko festa antolatzen du ekaina-uztaila partean. 2023/24 ikasturteari ginga jarriko dion ekitaldiaren berri eman dute Auntxakoek: datorren larunbatean, hilak 8, izango da.
Urtero bezala, erromeria antolatu dute kontzejupean. Jakinarazi dutenez, festa giroa 18:00etan hasiko da, eta dantzatzera animatu dituzte oiartzuarrak.