Arabako Biraren hamaseigarrena, Urdabururen eskutik

Hilaren 15ean egingo du eta Osma eta Urduña lotuko ditu bost ordu eta erdiko ibilaldian.

Nerbioiko ur jauzitik pasako dira ibilaldian zehar.

Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren hamaseigarrena antolatu du hilaren 15erako. Osmanen hasiko dute ibilaldia eta Nerbioi ur-jauzitik eta Arando gailurretik igaro ondoren, Urduñako gainean bukatuko dute. Zeharkaldia, denera, 5,5 ordukoa izango da. Biraren xehetasunak kontsultatzeko, egin klik hemen.

Zumardiko autobus geltokitik irtengo dira 07:30ean eta 07:45ean  Aritzetan ere egingo du autobusak geldialdia. Izena eman nahi dutenek Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzara joan behar dute astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21::00etara, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu egun eta ordutegi berean.

Online ere egin daiteke izena ematea. Horretarako, egin klik hemen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.